Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Julieta Venegas + Leila Thenuit

Musika
DKluba
julieta-venegas-leila-thenuit
Intxaurrondo K.E.
2017 Api 01
/ 22:00
23, 20 EUR
Gaztelaniaz

JULIETA VENEGAS

Tijuanan jaioa, Mexiko, Julieta Venegas gaur egungo latinoamerikar kontinenteko artista eta konpositore ezagunetako bat da.

Akordeoia erabiliz mexikar musika herrikoia, ranchera eta pop estiloekin nahasteko duen modua artista berezi batean bilakatzen du Julieta.

'Parte Mía Tour 2017' erronka berria da Julieta Venegasen ibilbidean: lehen aldiz bakarkako europar bira hasi baitu bere bi musikari preziatuenak diren Matías Saavedra eta Sergio Silva-rekin batera. Hiruen artean, guztiok baitira multi-instrumentistak, akordeoi, gitarra, teklatu eta perkutsioak joko dituzte Julietaren betiko abesti arrakastatsuenei errepasoa emanez.

LEILA THENUIT

Fariba Sheikhan-ek gidatzen duen pop banda da Leila Thenuit. Iker Lauroba, Gorka Urra, Matthieu Haramboure eta Haritz Lauroba dira taldea osatzen duten beste kideak. 2016ko irailean argitaratutako lana ari dira aurkezten.



AntolatzaileakGinmusica eta Donostia Kultura

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu