Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Hesian + Watxuwei

Musika
DKluba
Hesian
Intxaurrondo K.E.
2017 Mar 25
/ 22:00
9, 7, 5 EUR
Euskaraz

HESIAN

Hesian taldeak 10 urte beteko ditu aurten eta bederatzi abestiz osatutako diskoa prestatu dute. Zazpi abesti berri kaleratuko dituzte eta hauetaz gain, hainbat abeslariren laguntzarekin batera, Behar zaitut eta Ezin ahaztu abestien bertsioak ere argitaratuko dituzte. Taldearen 10. urteurrena aitzakiatzat hartuz, disko berezia sortzea izan da zortzikotearen asmoa. Hesian taldeak ez du bere betiko esentzia galdu, estilo desberdinak nahastu ditu eta hitzen indarra beti bezain azpimarragarria izaten jarraitzen du.

WATXUWEI

Eñaut Muñoa (Ahotsa), Marttin Heres (Bateria), Willy García (baxua) eta Aitor Soroa (gitarra) osatzen dute R'n'R bertsioak egiten dituen Watxuwei taldea. David Bowie, The Cure, Pixies eta Bap!! bezalako klasikoen nahiz gaur egungo Berri Txarrak edo Willis Drummond taldeen bertsioak egiten dituzte.

Oharra: lehen 100 sarrerak 5 eurotan salduko dira.

AntolatzaileakBaga Biga eta Donostia Kultura

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu