Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Jon Maia: Kantu bat gara, emanaldi berezia

Musika
Musika
Jon Maia
Victoria Eugenia Antzokia
2022 Ots 02 - Ots 03
/ 19:30
15€ EUR
Euskaraz
Euskaraz

 Jon Maia (ahotsa), Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (txeloa), Nacho Soto (teklak).

30 urte dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik Jonek Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde eta abeslarirentzat idatzi ditu kantuen hitzak: Negu gorriak bera, Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken zazpi eta abar luze bat. Horietako kantu asko eta asko jendearen gogoan geratu dira dagoeneko: Itsasoari begira, Gora Herria, Lehenbiziko bala, Nirekin, Non geratzen den denbora, Eskuetan, Itsasoa gara, Zaharra zara Bilbo eta abar....

30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, Jonek bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jasoko dituen Kantu bat gara izeneko liburu-diskoa kaleratu du azaroan eta zuzeneko emanaldiak hasiko ditu, goi mailako musikariez inguratua. Victoria Eugeniako emanaldian lagunez inguratua aurkeztuko ditu Jonek bere kantu ezagunenak, kontzertu bat baino gehiago, kantuari eta letragintzari eginiko gorazarrea izango den emankizun-ospakizun berezian.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu