Immanuel Wilkins saxofoijole eta konpositorearen musika enpatiaz eta konbikzioz betea dago, arnasa zabal hartzeko une dotore apainduekin lotzen baititu melodia eta lantua. Jazzaren zaleek Omegarekin ezagutu zuten soinu liluragarri hori, lehen diskoarekin, zeina 2020ko Jaz Albumik Onena izendatu baitzuen The New York Timesek. Hasiera hark, halaber, laukote aparteko baten aurkezpena ekarri zigun, lagun izan baitzituen Micah Thomas pianoan, Tyrone Allen kontrabaxuan eta Kweku Sumry baterian: talde ezin hobea, Wilkinsek berriro dakarkiguna bigarren album honetan, The 7th Hand harrigarrian.
The 7th Hand honetan, presentziaren eta ezerezaren arteko loturak arakatzen dira, zazpi mugimenduk osatutako suite ordubeteko batean. Idazteko orduan, Wilkins mugimendu bakoitza bisualizatzen hasi zen, musika erabat inprobisatua baina laukoteak batera bideratu eta zertua izan zedin. Diskoaren izenburuak sinbolismo biblikoz blaituriko auzi bat planteatzen du: 6 zenbakiak giza posibilitateen norainokoa adierazten badu, Wilkinsek galdetu zion bere buruari zer lekarkeen –zer soinu lukeen– Jainkoaren esku hartzea eskatzeak eta zazpigarren elementu hori laukoteaz jabetu zedin uzteak.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa