Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Lakecia Benjamin + Diana Krall

Musika
57 Jazzaldia
Trinitate Plaza
2022 Uzt 25
/ 21:00
55 EUR

LAKECIA BENJAMIN & PURSUANCE

Lakecia Benjamin saxofonista, konpositore eta moldatzailea New Yorken jaio eta bertako Fiorello LaGuardia High School for Performing Arts-en hasi zen saxofoia jotzen. Gero, New Yorkeko New School University ospetsuan izan zen eta musikari gailenekin hasi zen jotzen, haien artean, Clark Terry eta Reggie Workmanekin. Hala, haiek beste hainbat musikarirekin lan egiteko ateak ireki zizkioten, Rashied Ali, David Murray, Vanessa Rubin eta Anita Bakerrekin, besteak beste.

Harrezkero, kolaborazioz josia dago bere ibilbidea, besteren artean, Stevie Wonder, Alicia Keys, The Roots edo Macy Gray izen handiko musikariekin. Hiru disko argitaratu ditu lider gisa; lehenengo bietan —Retox (2012), Rise Up (2018)— ia abesti guztiak berak konposatuak dira. Hirugarrenean, Pursuance: The Coltranes (2020), Alice eta John Coltranerenak dira konposizioak. Hala, Coltranetarren konposizio batzuk berrinterpretatzen ditu saxofonista newyorktarrak, eta, horrela, Jazzaren historian hain eragin handia izan duen bikotea bat omentzen du. Lakeciak bere egiten ditu Coltranetarren konposizioak, eta, izan ere, berriak dirudite.

Lakecia Benjamin izar sortu berriak beste maila batera eramaten du Jazz klasikoaren espiritua; zerbait berezia sortzen du konposizio bakoitzean; bere saxofoitik irtendako nota bakoitzean nabaritzen zaio duen pasioa. Bere Jazzak, James Brownen, Maceo Parkerren eta Sly and the Family Stone taldearen eragin nabarmena duenak, uztartu egiten ditu hip hopa, funka, soula eta diskoa.

 

DIANA KRALL

Diana Krall azken hamarkadetako Jazzaren figura ospetsuenetako bat da. Pianoa jotzean erakusten duen fintasunak, bere ahots erakargarriak, tonu intimista eta erromantikoak, bere dotoreziak... ospearen goren mailara eraman dute, ez bakarrik Jazzean, baita pop kulturan ere.

Diana Krall Nanaimon jaio zen, Columbia Britainiarreko hiri txiki batean, Kanadan. 4 urterekin hasi zen pianoa jotzen, eta 15 urte zituenean bertako jatetxe batean jotzen zuen. Beka bat jaso zuen Berklee College of Music eskkola ospetsuan trebatzeko, eta 1993an bere lehenengo diskoa argitaratu zuen, Stepping Out. Harrezkero, maisutasunez konbinatzen ditu konposizio berriak edo propioak Jazzaren eta herri-musikaren estandarren eta betiereko obren berrikuspenekin.

Jazzaldian sei aldiz aritua den Krall ez da konformatzen abesten duen pianista bat izatearekin, ezta pianoa jotzen duen abeslari bat izatearekin. Hala, bi aukeren sinbiosi bat sortzen saiatzen da. Bere eraginik handienak, besteren artean, artista hauek dira: Nat King Cole, Sarah Vaughan, Roberta Flack, Carmen McRae, Fats Waller...

 

BALDINTZAK ETA COVID 19 BABES NEURRIAK


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Musika

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin