Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Miho Hazama & Musikene Summer Big Band + Hiromi

Musika
57 Jazzaldia
Trinitate Plaza
2022 Uzt 22
/ 21:00
35 EUR

MIHO HAZAMA & MUSIKENE SUMMER BIG BAND

Miho Hazama musikagile (konposatzaile), moldatzaile eta zuzendaria da, etorkizun oparokoa bere belaunaldian, baita aire ufada fresko peto-petoa ere big bandetarako musikari dagokionez.

Hazama Tokion jaio zen, musika klasikoan graduatu zen Kunitachi College of Musicen; gero, Jazz konposizio master bat egin zuen New Yorken, Manhattan School of Musicen.

Journey to Journey (2013) bere lehendabiziko diskoan 8 pieza konposatu zituen, eta bertan m_unit zuzendu zuen, Manhattan School of Musicen harekin ikasketak egindako musikariek batez ere osatutako taldea. Geroago, talde harekin jarraitu du jotzen urtetan, hura zuzenduz, eta beste bi disko merkaturatu ditu harekin: Time River (2015) eta Dancer in Nowhere (2019). Guztira 6 disko ditu argitaraturik, eta bere azkenekoan, Imaginary Visions (2021), Danish Radio Big Banda zuzendu du.

Haren ibilbidea hiru alderditan banatzen da: konposizioa, moldaketa eta zuzendaritza. Musikagile gisa, hauexentzat idatzi du musika: Tokyo Philharmonic Orchestra, Ashley Bouder Project Ballet Company, Yamaha Symphonic Band... Zuzendari lanetan, hauexekin aritu da: aipatu Danish Radio Big Band, Metropole Orkeste, WDR Big Band, eta Bohemian Caverns Jass Orchestra... Moldatzaile lanetan, berriz, Ruichi Sakamoto, Vince Mendoza, NHK Symphony Orchestra, Shiro Sagisu eta abarrekin aritu da.

Hazamaren musika irudimentsua da, gainezka egiten du, adierazkorra da, ezusteko erauntsiz beteta dago, hunkigarria da, asaldagarria. Zuzentzen dituen orkestrak ez zaizkio lotzen ohiko big banden bideari; aldiz, Hazamak nahiago du mugitu bere sentsibilitatea eta estetika islatzen duten paisaietan barrena, konplexutasunaren eta argitasunaren arteko oreka bihurriari eutsiz.

Hazamak Musikene Big Banda zuzenduko du, eta konposizio eta moldaketa originalen lan aukeratu batzuk eskainiko dizkigu. Hori Trinitate Plazan gertatuko da, Maria Schneiderrek, Miho Hazamaren eragin handienetako batek, 54. Jazzaldian jo zuen leku berean.

HIROMI

Hiromi, zalantzarik gabe, pianoaren ordezkari gailenetako bat da XXI. mendeko Jazzean. Bere teknika perfektua, gainezka egiten duen bere sentsibilitatea, bere berotasun eranskorra, eta inprobisazioa zein konposizioa nekez lor daitezkeen mailetara igotzeko duen gaitasuna, dira, beste askoren artean, 2003an Another Mind diskoa kaleratu zuenetik publiko eta kritikari hainbeste gustatu zaizkien ezaugarriak.

Hiromi Uehara lau aldiz aritu da Jazzaldian eta guztietan utzi du liluratuta eta txundituta publikoa. Lehenengo aldiz Stanley Clarkekin etorri zen 2010ean, The Trio Project bere taldearekin jotzeko 2011n eta 2013an, eta azkeneko aldiz 2017an Kursaal Auditorioan Edmar Castañedarekin.

Pianista eta konpositore japoniarra 6 urterekin hasi zen jotzen eta Berklee-n jarraitu zuen prestakuntza jasotzen. Berak dioenez, beti dabil ikasteko egarriz, eta egiten duen guztian nabaritzen da hori. Bere musikak Jazzaren mugak gainditzen ditu, musika klasikoaren, rockaren eta poparen elementuekin. Emaitza sofistikatua, fina, sotila, freskoa, dinamikoa, kementsua, indarrez betea, irudimentsua... guztiz zoragarria da.

BALDINTZAK ETA COVID 19 BABES NEURRIAK


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Musika

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin