Herbie Hancock (teklatuak), James Genus (baxua), Lionel Loueke (gitarra/ahotsa), Terrace Martin (teklatua/saxoa), Elena Pinderhughes (flauta/ahotsa), Justin Tyson (bateria)
Herbie Hancock pianista handienetako bat da Jazzaren historian, adimen musikal goreneko musikaria da, teklatu elektrikoak eta piano akustikoa menderatzeko gaitasun aparta du, eta Jazz garakikdearen joera nagusi guztietan partaide izan da, baita protagonista ere zenbait une erabakigarrietan: Miles Davis betierekoaren laguntzailea izan zen haren garai sortzaileenean; moldeak hautsi zituen bere disko propioekin; aitzindaria izan zen Jazzaren, funkaren eta rockaren fusioan, eta kide izan zen V.S.O.P. boskote legendarioan. Chicagoko musikariak proiektuak garatzen jarraitzen du, berritzaileak eta interesgarriak beti.
Herbie Hancock pianista eta konpositorearen ibilbide musikala, sei hamarkadatan zehar hedatua, garaipenez josita dago: 17 Grammy sari, horietako bat 2016an eman zioten bere ibilbide osoa saritzeko; Oscar sari bat; milioika disko salduak, eta publikoaren eta kritikaren aintzatespen zintzoa.
2006an Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen Hancockek. Bertan, 6 aldiz aritua da, 1976an lehen aldiz eta 2017an azkenekoz.
Jazzaren benetako legenda honen mailara heldutakoak oso gutxi dira, ez da erraza genero bat baino gehiago hain ondo menderatzea eta ez da ohizkoa estilo desberdinekiko hainbesteko interesa erakustea.
Abonamendua: %20ko DESKONTUA, sarrera bakoitzaren prezioan, Jazzaldiaren barruan, Kursaal Auditorioan programatutako bost ikuskizunetarako sarrerak erosten dituztenentzat.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa