Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Calexico

Musika
57 Jazzaldia
Kursaal
2022 Uzt 21
/ 18:30
35 EUR

Tucsoneko (Arizona) talde honek Estatu Batuetako eta Mexikoko musika, hegoaldeko rocka, tex-mexa eta mariatxia hartzen ditu, eta horrela sortzen du ahalmen handiko rock independente bat, Rio Grande ibaiaren bi ertzak elkartzen dituena.

1990ean, bi tucsondar, Joey Burns eta John Convertino, Howe Gelb aitzindari zuen Giant Sand taldean sartu ziren. 1994an, Burnsek eta Convertinok proiektu paralelo bat eratu zuten, Friends of Dean Martinez, eta bi urte geroago, Spoke taldea sortu zuten, oso denbora gutxiren buruan Calexico deituko zutena.

Taldearen lehen diskoak Spoke (1996), oso banaketa mugatua izan zuen. Hurrengoak, ordea –The Black Light (1998)–, kritika bikainak izan zituen. Ospea, nolanahi ere, Hot Rail (2000) lanak ekarri zien, diskoan mariachiko elementuak gehitu ostean. Beren bi azken diskoak oraintsukoak dira: Years to Burn (2019), Iron & Wine-rekin (Sam Beam) batera grabatua, eta Seasonal Shift (2020), gabonetako kantak biltzen dituena. Guztira estudioko 11 disko, zuzeneko 6 eta soinu-banda 1 grabatu eta argitaratu dituzte.

Calexicoren musika mugakoa dela esan ohi da, fusio bat baita, Amerikako Estatu Batuetako hego-mendebaldeko eta Mexikoko iparraldeko musikena, baina, horrez gain, hainbat kultura eta jatorritako beste eragin musikal ugari aurki ditzakegu bertan: surfa, Jazza, fadoa, afroperuarra, rocka...

 

BALDINTZAK ETA COVID 19 BABES NEURRIAK

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Musika

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin