Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Valdivia + Arima

Musika
DKluba
valdivia-arima
Dabadaba
2021 Abe 12
/ 20:30
12, 10 EUR
Elebitan

Desidia da, beharbada, aurten argitaratu den abestirik politenetako bat. Valdiviak Cero izena duen bere lehen EPa argitaratu du, zazpi kantu hunkigarri, urratzaile, slow pop eta neo folk estilokoak. Irene Lópezek gutxieneko obra delikatu bat konposatzea lortu du, ia artifiziorik gabe bere helburua lortzen duena: hotzikara sortzen du bere musikak zure soinu-bandako zati batean bilakatzen den bitartean.

Arimak melodia sentimentalak nahiz etereoak eta gitarra distortsionatuak nahasten ditu entzulea bidaia pertsonal batera gonbidatzeko, non intentsitatea eta erritmoak etengabe aldatzen diren. Azken batean, Arimaren kontzertu bat txirrista shoegaze baten modukoa da, igoera eta jaitsiera esperientzia bat, non sentimendurik pertsonalenak akoplu eta erritmo inguratzaileekin nahastuko diren.

Argazkia: José Otero.

* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.



Antolatzaileak: Dabadaba eta Donostia Kultura

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu