Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Liher + Lamiak

Musika
DKluba
liher-lamiak
Intxaurrondo K.E.
2022 Urt 29
/ 21:00
15, 12 EUR
Euskaraz
Euskaraz

Liherren laugarren lana dugu Eta hutsa zen helmuga, laugarrena sei urtetan.

Liher taldea zerbait berria sortzen hasiko zela erabaki zuenean, 2020. urteko otsailaren 28an Hemen herensugeak daude lana kaleratu eta bi asteren buruan, pandemiak eragindako shock emozionala eta zorigaitz artistiko eta pertsonala baztertzen saiatu zen. Baina, ahaleginak ahalegin, sortzen zuten riff oro, atmosfera oro eta kontzeptu oro zen haiek momentu horretan bizitzen ari ziren horren adierazle. Aurreko lanarekin antzua izatera kondenatua zegoen garai horri buelta emateko, bi urte bete ez dituen zikloari agur esan eta berriz ere jaiotzeko aitzakia hartu du pandemiaren amaiera honera. Ukaezina da bizitako haustura. Baina bakoitzak horren aurrean bide ezberdina egin du, baita ikaspen ezberdinak erdietsi ere, eta Liherrekoak haiena(k) kontatzera datoz. Iritsi baitira, diotenez, helmuga batera, eta helmuga hori hutsa da. Abesti berriak sortzen jarraitzera bultzatu besterik egiten ez duen hutsa.

Lamiak 2017an sortutako hard rock power trio donostiarra da. Ander Aramburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (bajua) eta Xabier de la Fuentek (bateria) osatzen dute taldea.

2019an argitaratu zuten Itsuen Aroa izeneko lehen diskoa, Gaztain Estudioetan grabatua. 8 abestiz osatutako lanean, akorde eta riff pisutsu eta astunak ukitu alternatibo eta melodiko nabariekin nahasten dituzte.

Laster plazaratuko dute bigarren diskoa otsailean.



Antolatzailea: Donostia Kultura.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu