Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Ruper Ordorika

Musika
Musika
Ruper Ordorika
Victoria Eugenia Antzokia
2022 Urt 22
/ 20:00
24 EUR
Euskaraz
Euskaraz

Ruper Ordorikak zuzenean aurkeztuko du Amour eta toujours disko berria. Album berezi honek osatuko du dagoeneko 20 diskotik gora heldu den bere ibilbidea.

Aurkezpenerako bere Mugalaris taldearekin arituko da: Arkaitz Miner (gitarra, biolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua), Hasier Oleaga (bateria), eta horrez gainera Eduardo Lazaga (perkusioak) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak).

Ruper maila gorenean dabil euskal musikan. Bere kantuetan sakontasunari eustea lortzen du halako edertasun bitxia erdietsiz, hitzen hautaketa eta soinu bilaketa etengabearen ondorioz, musikari eta produkzio bide ausartak ibiltzen ditu.. Ezin da Ruper Ordorika laburrean definitu... Bere ibilbide oparoan disko ezagun handiak osatu ditu bere kantuekin, eta beste hiru, kantu zaharrekin, Hiru Truku taldean. Kantutegi zaharra arakatu eta era berean abangoardiako musikariekin aritzen da: Ben Monder, Jamie Saft, Kenny Wollesen... Hor ditugu bere kantu iraunkorrak estilo itxietatik at heltzen zaizkigunak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu