Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Trio M: Myra Melford / Mark Dresser/ Matt Wilson

Musika
Musika
Trio M
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
2021 Aza 17
/ 20:00
12 EUR

M Triok talde abenturazaleetan bide luzea egindako hiru jazz artista zoli biltzen ditu: Myra Melford pianista, Mark Dresser baxu-jotzailea eta Matt Wilson bateria-jotzailea. Kritikak txalotutako bi disko (Big Picture, Cryptogramohone, 2007 eta The Guest House, Enja/Yellowbird, 2011) plazaratu dituen abangoardiako jazz hirukote honek kide bakoitzak sortutako konposizioak interpretatzen ditu inprobisazioaren aldeko apustuari eusten dion bitartean.

Piano hirukotearen konbentzioetatik aske, liderrik gabeko proiektua da, lehen lerroaren eta laguntzailearen arteko bereizketak ezabatzen dituena, eta interprete bakoitzak garatu ahala musikaren fluxuari forma eman diezaiola eskatzen duena. Ateratzen diren soinuak basatiak eta bareak izan daitezke, jostagarriak eta zorrotzak, lurtarrak edo abstraktuak, nabarmenki alaiak edo lasai eta introspektiboak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu