Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Revolution JamRock

Musika
DKluba
revolution-jamrock
Intxaurrondo K.E.
2021 Aza 06
/ 20:00
12, 10 EUR
Elebitan

Urteko bigarren Revolution JamRock jaialdia egingo dute Intxaurrondo Kultur Etxean. Udaberrian egin zuten urteko lehenengo jaialdia, eta pandemia dela eta, bi egunekoa izan ordez, egun bakarrekoa izan zen; horregatik, azaroaren 6an musika aktibaziorako data berri bat izango da sound system estiloan. Revolutionary Brothers nekaezinak bueltan dira eta eurekin datoz Bojaman & Grompy Style, Chata Flores, Hermano L eta King Consul.

Chata Flores Zaragozako Rap & Reggaearen emakumezko ordezkaria da. Etorkizun handiarekin, itxura zakarreko eta arima sentikorreko maña gaztearen ahotsak urakana askatzen du.

Bojaman & Grompy Zarauztik datoz, reggae eta dancehall-a alaitasuna, mezua eta urtetako lan gogorrarekin uztartuz.

Hermano L Mallorcako abeslari eta MC-a da, La Puta Opepé talde ospetsuko kidea. Hip-Hop eta Raggamuffin estiloen aitzindaria estatu mailan. La Puta Opeperekin eta bakarka hainbat LPs argitaratu ditu, baita eszenako abesti eta disko onenetako kolabozio zerrenda bat ere: Kase O, Mykal Rose, Mala Rodríguez, R de Rhumba, Rapsusklei, Jota Mayúscula, SFDK eta abar... Bere estilo plurala aldarrikatzaileenetik dibertigarrienera doa, eta bere zuzenekoak parekorik gabeko esperientzia dira beti.

King Konsul Euskal Herriko Reggae eszenako beteranoa da. 12 Tribu, Makala Band, Chalwa Band eta batez ere Revolutionary Brothers-en lanetan gehien entzun eta baloratutako Reggae ahotsetako bat.





Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu