Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

XVI Donostikluba Festibala: Chill Mafia + El Negro

Musika
DKluba
xvi-donostikluba-festibala-chill-mafia-el-negro
Intxaurrondo K.E.
2021 Abe 18
/ 20:00
15 EUR
Elebitan

Hirian erreferentzia den Indoor Jaialdi Urbanoa, garai berriekin bat egin eta eguneratzen diren musika- lengoaia berriak hartzeko prest dagoena. Musika pentsalari-askeei eta gazteei irekitako espazioa. Joera berrietarako leihoa,tokiko musikariak errespetatuz. Trap, hip hop, lo-fi edo pop independentea...

Chill Mafia kolektibo bat baino askoz gehiago da. Iruñeko lagun koadrila honek ekoizle, abeslari, DJ, Mc, diseinatzaile eta graffitigileak biltzen ditu eta joan den urtarrilean Gazte Arruntaren Koplak singlea birmoldatu zenetik, euskal panorama hankaz gora jarri du. Mafia existitzen da eta Nafarroako hiriburuko hainbat auzotan bizi diren19 eta 22 urte bitarteko gazteak dira. Sound Systems batzuen ondoren, mugimendu kultural bat sortu zuten, “pintxadak” eta musika-ekitaldiak antolatuz. Hortik sortu zen bere musika propioa ekoiztea eta azken hilabeteetan Chill Mafia izenez ezagutzen duguna sortuz.

Taldeak 80ko hamarkadako punketik reggae, dub, reggaeton, hip hop eta, jakina, euskal kantu tradizionalera doazen eraginak biltzen ditu. Chill Mafia-n denak balio du: musika beltz eta latinotik kantu klasikoen berrinterpretaziora. Hiria eta landa nahasten dituen auzo talde bat, Rural-Trap? Horregatik, txandalak eta txapel bideoklipetan hain ondo konbinatzea eta marmitakoa latako garagardoarekin (eta txorizoarekin, hori ez baita inoiz falta) nahastea. Euskal Herri osoaren ahotan ibili dira urte honetan euren lehen Mixtapeari esker: Ezorregatik x Berpizkundea, Spotifyn 600.000 stream baino gehiago dituena. Datozen hilabeteetan zuzenean aurkeztuko dute, single berriekin batera, Euskal Herrian eta Madrilen.

Musika talde bat baino gehiago, Iruñeko lagun koadrila bat. Ekoizleak, abeslariak, Djak, MCak, diseinatzaileak eta graffitigileak biltzen dituen kolektiboa. 80ko hamarkadako punketik hasi eta reggae, dub, reggaeton, hip hop eta euskal kantu tradizionaletara doa. Euskal Herri osoaren ahotan ibili dira Mixtape Ezorregatik x Berpizkundea eta Gazte Arruntaren Koplak bideoklipa.

Joanes Unamuno, El Negro izen artistikoaz ezagunagoa, Intxaurrondoko musikaria da eta azken urteotan Gipuzkoako hiriburuan gehien hazi den artistetako bat da. Donostikluba jaialdira itzuliko da Chill Mafia-rekin batera agertokia astintzera

Abenduaren 17-an Bengo + Miren-en kontzertua egingo da Intxaurrondon Donostikluba jaialdiaren baitan.




Antolatzaileak: Ginmusica eta Donostia Kultura

Laguntzailea: Keler

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu