Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Sjaella (Alemania)

Musika
Abesbatzen Astea
Sjaella
Espiritu Santuaren Eliza (Ibaeta)
2021 Urr 28
/ 20:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
90 minutu

Viola Blache (Sopranoa), Franziska Eberhardt (Sopranoa), Marie Fenske (Sopranoa), Marie Charlotte Seidel (Mezzo-sopranoa), Felicitas Erben (Altoa), Helene Erben (Altoa), Luisa Klose (Altoa).

Homogeneoa baina indibiduala, leuna baina sendoa, zehatza baina etenik gabea: moldakortasuna da Sjaella taldearen soinuaren ezaugarri nagusia. Hilabete asko igaro dira sei abeslariek euren indarrak batu zituztenetik, baina oraindik ere aurkitzen dituzte euren soinua dibertsifikatzeko modu berriak.

Beti daukate atea zabalik eragin berrientzat, maite dute aniztasun musikala eta badute mugak gainditzeko behar den adorea. Eroso daude genero ugari barnebiltzen dituen errepertorio zabalarekin. Aniztasun hori eta bere zaleekin daukan harreman estua; horra hor oinarrizko bi elementu, Sjaellari bidea ireki diotenak Alemaniako zein nazioarteko musika jaialdi ezagunetan parte hartzeko, eta hainbat lehen sari irabazteko nazioarteko ahots musika lehiaketetan.

Antolatzaileak: CIT (Tolosa), Donostia Kultura.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu