Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Joseba Irazoki & Lagunak + Rumbling Lips

Musika
DKluba
joseba-irazoki-lagunak
Intxaurrondo K.E.
2021 Aza 20
/ 21:00
12 EUR
Euskaraz
Euskaraz

* Ez da barra zerbitzurik izango kontzertuan.

Joseba Irazokik III disko berria aurkeztuko digu bere Lagunak taldearekin. Formazio honekin egiten duen hirugarren lana izango da eta musikalki aurreko bi diskoen jarraipena da, rock ikutua duten kantuak esperimentazioarekin nahastuta oso modu pertsonalean.

Diskoko doinu guztiak eta hitz gehienak Irazokirenak dira. Grabazioa Berako Atala estudioetan eta Tarnoseko Shorebreaker estudioetan burutu da Johannes Buff ekoizlea gidari izan dutelarik. Beti zirragarriak diren bandaren zuzenekoak bereziki zaindutako bisualek lagunduta izango dira oraingo honetan.

Rumbling Lips Donostian aski ezagunak diren rock bikote batek osatzen du eta euren abestiak labankadatzat hartzen dira duten gordintasun eta sutasunagatik. Delta bluesaren, psikodeliaren eta 60- 70eko rock taldeen eraginpean, bikotearen soinua malkartsua eta gupidagabea da. Soinu zikineko gitarra bat eta hitz basatiak ahots urratzaile batean (Aymar Nieto) erritmo primitiboko bateria batekin uztartuak (Andoni Etxebeste). Bien eszenaratzea pasionala eta leherkorra da.



Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu