Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Morgan: The River Tour

Musika
Musika
Morgan: The River Tour
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Abe 23
/ 20:00
28€ EUR

Nina de Juan (pianoa eta ahotsa), Paco López (gitarra eta ahotsa), Ekain Elorza (bateria), David Schulthess (teklatua), Alejandro Climent (baxua).

Morgan agertokietara itzuliko da ia bi urteren ondoren, The River Tour birarekin. Bere hirugarren estudio lana aurkeztuko du: The River and the Stone. Musika independentearen bost sari irabazi ditu taldeak, horien artean, artista onenarena, disko onenarena eta 2019ko zuzeneko onenarena.

Udazkenean kaleratuko duen azken lan hau elkarrizketa askoren emaitza da, elkarrekin sortzeko ordu asko eta, batez ere, lagunekin musika egiteaz gozatzeko ordu asko pasa eta gero sortutako lana da.

Ia urtebete lanean eman ondoren, Frantziara joan ziren, Le Manoir de Léon estudiora, Campi Campónekin batera ekoizpenean. Stuart Whitek (Beyoncé, Autolux) nahastu du Los Angelesen eta Colin Leonardek (SING Mastering) Atlantan masterizatu du.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu