Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Ak Dan Gwang Chil (ADG7)

Musika
Ak Dan Gwang Chil (ADG7)
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Ira 30
/ 20:00
15 EUR

Jarduera hau Koreako Kultur Jaialdiaren barruan kokatzen da. Donostiako Udalarekin eta Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean, irailaren 10etik 30era bitartean Koreako kulturarekin lotutako hainbat jarduera izango dira.

Hong Ok, Myeong Wol, Yoo Wol (abeslariak, cantantes), Kim Yak Dae (daeguem), Lee Man Wol (piri & saenghwang), Won Meon Dong Maru (gayageum), Grace Park (ajaeng), Chun Gung Dal, Sunwoo Barabarabarabam (perkusioa), Chun Jae Hyun (zuzendaritza), Bae Sang Hee (ekoizpena).

Musika zuzendaritza: Jung Saerom

Ak Dan Gwang Chil (ADG7) hainbat sari jaso dituen xamaniar folk-pop musika talde bat da. Korear musika tradizionaleko sei abeslarik eta folk musikako hiru emakumezko abeslari indartsuk osatzen dute. Bere errepertorioa musika sakratu, txamaniko eta sekularretik minyo-raino doa, Ipar Koreako mendebaldeko Hwanghae-do eskualdeko folk musika tipikoa. Bere jardun indartsu eta liluragarriak audientzia esperientzia espiritual batean murgilduko du eta instintu eta minyotik sortzen den energia positiboa erakarriko du.

ADG7 2015ean jaio zen, Korea Japoniako erregimen kolonialaren eskutik askatu zuteneko 70. urteurrena gogoratuz. Bere musikak askapenaren benetako esanahia eta Hego Koreak berrelkartzeko duen nahia adierazten du. Duela gutxi hainbat sari irabazi dituzte, talde onenarena KBSn, Koreako Musika tradizionalaren Lehiaketa 2018an eta Sori Frontier saria 2017an Jeonjuko Sori Nazioarteko Jaialdian. ADG7 WOMEXen (World Music Expo) erakusketa ofizialerako aukeratua izan zen 2019an.

 

 

Laguntzaileak: Madrilgo Korear Kulturaren Etxea eta Art Council Korea.

Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu

Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu