Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

El Twanguero + Big Bob Railroad

Musika
DKluba
el-twanguero-big-bob-railroad
Intxaurrondo K.E.
2021 Ira 18
/ 19:00
15, 12 EUR
Elebitan
Agortuta

El Twanguero Donostiatik igaroko da Los Angelesera itzuli baino lehen bere azken lan akustikoa bakarka aurkezteko: 'Carreteras Secundarias Vol.2'.

Disko berrian amerikar kontinenteko soinuak aztertzen jarraitzen du bere gitarraren sei nylon-korden bidez eta azken lau urteetan pilatutako bidaia eta esperientziak jasotzen ditu.

Costa Ricako oihanean, Joshua Tree basamortuko handitasunean, Los Angeles hiri erraldoian, Veniceko itsasontzi batean, Arizonan, Andaluzian grabatutako soinuak harrapatu eta gogo-aldarteak, tokiko kadentziak eta erritmo unibertsalak islatzen ditu aparteko gitarraren bitatez. Edertasunez eta gizatazunez beteriko album bat sortu du onenean dagoen konposatzaile eta gitarra jotzaileak.

Aitorrek eta Josuk osatzen dute Big Bob Railroad, Estatu Batuetako blues eta folk doinuak arakatu nahi dituen proiektu akustikoa. Delta-bluesaren dobro eta slide soinuak abiapuntu hartuta, Mississippiren deltako musika interpretatzen dute (modu nahiko pertsonalean).

2017ko udan, "Session # 1" grabatu zuten, lehen abesti-bilduma, eta bi urte geroago, 2019ko urrian, 'Session II' argitaratu zuten. Lan horrek aurreko diskoaren bideari jarraitzen zion arren, doinu eta pasarte ilunagoak sartzen zituen kantu berrietan. Azken urte hauetan Euskal Herriko hainbat agertokitan aurkeztu dute euren proiektua, eta Cameros Blues Festival edo Mojo Workin' Festival jaialdietan ere parte hartu dute.

* Oharra: El Twanguerok masterclass bat eskainiko du arratsaldean 'Musikagela Topaketak' saioen baitan. Informazioa osoa hemen

Prezioak

Master Class > El Twanguero: 6€ / ordutegia 16:30tik 18:30ra

Kontzertua> El Twanguero + Big Bob Railroad: 12€ - 15€ / ordutegia 19:00

Abonoa > Master Class + Kontzertua: 15,50€ (aldez aurretik)



Antolatzailea: Donostia Kultura

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu