Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Guiovanni Guidi: "Ojos de Gato" a Tribute to Gato Barbieri

Musika
56 Jazzaldia
Kursaal
2021 Uzt 24
/ 18:45
15 EUR

Giovanni Guidi (pianoa), Gianluca Petrella (tronboia), James Brandon Lewis (saxo tenorra), Brandon López (baxua), Chad Taylor (bateria, perkusioak), Francisco Mela (bateria, perkusioak)

Jazza eta munduko musikak uztartzearen aurrenetako adibidetzat hartzen den The Third World diskoa argitaratu eta berrogei urte igaro direnean, Giovanni Guidik omenaldi bat egiten dio sortzaileari: Leandro "Gato" Barbieri saxofonista argentinar ospetsua, duela bost urte zendua.

1985ean Folignon (Italia) jaio zen Guidi, eta Enrico Rava tronpetistarekin batera hasi zuen bere ibilbidea nazioartean. 17 urte baino ez zituela, pianista bere taldean parte hartzera gonbidatu zuen Ravak, txundituta utzi baitzuen Sienako udako ikastaroetan pianoaren aurrean erakutsi zuen bizitasunak. Gaur egun, Guidi pianista kreatiboenetako bat da Europan, bere material propioa konposatzen du eta, bere taldearekin, bereak ez diren konposizioak ere moldatzen ditu.

Pianistari laguntzen, artista gailen hauek izango dira: Gianluca Petrella, tronboian, musikari italiar talentudun eta ospetsuenetako bat; James Brandon Lewis, saxo tenorrean; Chad Taylor, baterian, eta Brandon López, baxuan.

 

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Adi babes eta higiene neurri hauei.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu