Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

JazzEñe: Smack Dub / Sumrrá

Musika
56 Jazzaldia
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Uzt 24
/ 12:30
12 EUR

JAZZEÑE: SMACK DAB

Joan Casares (bateria), Oriol Vallès (tronpeta), Lluc Casares (saxoa), Jöel González (pianoa), Pau Sala (kontrabaxua)

Jazz katalanaren eszenako proiekturik sendoenetako bat bilakatua, Smack Dab taldeak esperientzia handiko bere bost kideen ibilbideak atzera aztertzeko espazio bat eraikitzen du, material berria eskainiz eta antzinakoa berrikusiz, Jazzaren tradizioaren eta musika afroamerikarraren artean askatasunetik abiatuta, eta inprobisazio kolektibo, aske eta arriskutsua bultzatuta.

Egina duen sei urteko ibilbidean, boskoteak izen handiko bakarlariekin grabatu eta jo du, haien artean aipatzekoak Jesse Davis, Perico Sambeat, Vincent Herring eta Toni Belenguer, eta funtsezko taldeetako bat da orain Kataluniako eszenan.

JAZZEÑE: SUMRRÁ

Manuel Gutiérrez (pianoa), Xacobe Xurxo Martínez (kontrabaxua), Luis Alberto Rodríguez Legido (perkusioa)

21 urte elkarrekin egon ondoren eta mundu osoan zehar ehunka kontzertu eman ondoren Espainiako Jazzaren marka antzemangarrienetako bat irmotzen, Sumrrá hirukote galiziarrak pausaldi bat egin du, eta hausnarketa bat egin du estudioko bere zazpigarren diskoarekin: Sumrrá 7 Visións. Zazpi ikuspegi dira, nondik gatozen, non gauden eta nora goazen azaltzen dutenak, ikuspegi argiak, harrigarriak eta bikainak, hirukoteak kultuko talde gisa duen estatusa berresten dutenak.

 

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Adi babes eta higiene neurri hauei.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu