Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Marco Mezquida "Talismán" + Kenny Barron All Star Quartet

Musika
56 Jazzaldia
 Kenny Barron
Trinitate Plaza
2021 Uzt 23
/ 21:00
30 EUR

MARCO MEZQUIDA: "Talismán"

Marco Mezquida (pianoa), Aleix Tobias (perkusioa), Martín Meléndez (biolontxeloa)

Marco Mezquida azken urteetako agerpen musikal bikain eta oparoenetako bat da. 34 urterekin, pianista eta konpositore menorcarra, kultuko musikari bat da jada nazioartean. Inprobisatzaile moldakorra eta moldatzailea, pianista birtuosoa eta kamaleonikoa, musikagile inspiratua eta bikaina; Jazzaldiaren bost ediziotan parte hartu ondoren, berriro datorkigu Mezquida sasoi-sasoian.

Jazzaldiaren edizio honetan, Mezquidak bere azken lana aurkeztuko du: Talismán. Obra entregatuena eta pertsonalena bere sinadura daramaten obra guztien artean. 2020ko martxoan kaleratutako diskoan, bere ibilbide luzearen lan eta ikasbide guztiak nabari dira, eta hainbat eragin biltzen dira bertan, Granadosetik edo Albénizetik, List, Chopin edo Ravelera doazenak, Eliseo Parra, Coetus eta Keith Jarrett tartean direla. Hamaika konposizio, bizitasun eta argitasunez beteak, balearraren lurrin mediterraneo bereizgarriaz gozatzeko.

Lan horrekin sendotu egiten da gainera talde baten heldutasun-prozesua, 2017an "Los Sueños de Ravel"ekin sortu eta, azkenean, Marcorentzat identitate-ikur artistiko bihurtu den taldearena. Aleix Tobías polifazetikoaren asmamen eta originaltasunarekin perkusioetan, eta Martín Meléndezen irudimen eta bizitasunarekin biolontxeloan. Hirukote original bezain bakana.

Etiketarik eta kortserik gabe, erabateko askatasun-kantu bat da Talismán, edozein artistaren karreran lehen bat eta gero bat finkatzen dituzten obra horietako bat. Mezquidak, Na Cecília izan ezik, konposizio guztiak bereakdituenak, honela laburbildu du: "Nire emozioak, sentsibilitatea eta bizipozaeman dizkiot abestietako bakoitzari".


KENNY BARRON ALL STAR QUARTET

Kenny Barron (pianoa), Steve Nelson (bibrafonoa), Peter Washington (baxua), Jonathan Blake (bateria)

Azken hamarkadetan Jazzean eragin handia izan duen pianistetako bat da Kenny Barron. 1943an jaio zen Filadelfian, 1963an Dizzy Gillespieren bandan sartu zen, eta bere ibilbide luzean musikari askorekin lan egin du, lehen aipatutako Gillespie musikariaz gain, nabarmentzekoak Stan Getz, Yusef Lateeef eta Freddie Hubbard. Bere estilo fin, artikulatu eta irudimentsuarekin, gaur egun,teknikari dagokionez, Jazzak duen pianista osatuenetako bat da Barron.

Steve Nelson bibrafonista estatubatuarrak artista gailen hauekin kolaboratu du: Dave Holland,Houston Person,Cyrus Chestnut, Billy Drummond, Ray Drummond, Geoff Keezer, Donald Brown, Chris Potter, James Spaulding, Bobby Watson, Mulgrew Miller, David "Fathead" Newman, Johnny Griffin, Jackie McLean....

Peter Washington kontrabaxista moldakorrak 400 disko baino gehiagotan parte hartu du bere ibilbidean zehar; musikari handiekin izan dituen kolaborazioak hain dira ugariak, ezen nahikoa den esatea haien artean artista gailen hauek daudela, Art Blakey eta bere Jazz Messengers-ak, Tommy Flanagan, Ray Charles, Bill Charlap...

Johnathan Blakek, baterian, John Blake biolinistaren semeak, urteak daramatza Tom Harrell Quintet-eko kide izaten eta Kenny Barronekin jotzen. Gainera, musikari ugarirekin kolaboratu du, haien artean: Donny McCaslin, Avishai Cohen, Hans Glawischnig, Alex Sipiagin, Patrick Cornelius...

 

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Adi babes eta higiene neurri hauei.


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu