Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Gonzalo Rubalcaba & Aymée Nuviola + Mulatu Astatke

Musika
56 Jazzaldia
Trinitate Plaza
2021 Uzt 22
/ 21:00
30 EUR

GONZALO RUBALCABA & AYMÉE NUVIOLA:

Gonzalo Rubalcaba (pianoa), Aymée Nuviola (ahotsa)

Gonzalo Rubalcaba Jazz afrokubatarraren musikari gailenenen artean dago, eta post-bop garaiko pianista eta konpositore onenen artean. Habanan jotzen hasi zen, eta 1978an bere lehen taldea sortu zuen: Proyecto. Laster erakarri zuen Dizzy Gillespie handiaren arreta eta, 1985ean, Gillespie en Vivo con Gonzalo Rubalcaba LPa grabatu zuten batera. Horrek ekarri zion aintzatespen internazionala, baita birak ere Japonia, Kanada, Brasil eta Europako hainbat herrialdetan zehar. 4 Grammy irabazi ditu, horietako bi latinoak, eta 17 izendapen jaso ditu, azkena Aymée Nubiolarekin batera 56. Jazzaldian aurkeztuko duen albumagatik, Viento y Tiempo, Tokion grabatua.

Aymée Nuviola, abeslari, konpositore eta aktorea, musikari familia batean jaio zen eta Manuel Saumell kontserbatorioan prestatu zen. "La Sonera Del Mundo" ezizenez ezaguna da, eta bere musikak jaso dituen eraginak hauek dira: Jazz estatubatuarra, bossa nova, son kubatarra, tinba, saltsa, guaratxa, boleroa, filina...

Bi musikariek, Ayméek eta Gonzalok, haurrak zirela ezagutu zuten elkar, Habanan; haien amak lagunak ziren, eta biek zuten piano-irakasle bera. Ordutik, haien bizitzak eta ibilbide artistikoak bide arrakastatsuetatik garatzen joan ziren, baina bananduta, harik eta, 20 urte geroago, berriro elkar gurutzatu eta omenaldi musikal bat egitea erabaki zuten arte beren sustraiei, beren amei, elkartu eta handi egin zituen iraganari, Habanatik jotzen duen musika haizeari, bizitzari... Horrela sortu zen Jazzaldiaren edizio honetan aurkeztuko duten proiektua: Viento y Tiempo.

 

MULATU ASTATKE:

Astatke, 1943an Etiopiako mendebaldean jaioa, Londresko Trinity College of Music-en jaso zuen prestakuntza lehenik, eta Bostonen ondoren, Berkleeko musika-eskola ospetsuan; aurreneko ikasle afrikarra izan zen bertan. 1969an Adis Abebara itzuli zen ikasitako eta entzundako guztiarekin, Jazzaren, musika latinoaren eta etiopiar tradizionalaren fusioarekin estilo berri bat sortzeko: Ethio-Jazz.

Bere ibilbide luze eta oparoan, Astatke bibrafonista, perkusionista, konpositorea, moldatzailea, irakaslea, zuzendaria... izan da. Etiopian, "urrezko 70eko hamarkadaren" ondoren, Astatkeren musikak ospea ezagutu zuen berriro 1998tik aurrera, Ethiopiques disko-sailaren hasierarekin, eta gerora, 2005ean, Jim Jarmchen Broken Flowers filmean bere zazpi konposizio agertu izanari esker.

Bere musika estiloen eta kulturen nahasketa bat da, aldi berean ezaguna eta bitxia, sinplea eta konplexua, modernoa eta tradizionala, dotorea eta inguratzailea, afrikarra eta mendebaldekoa, hipnotikoa eta oroigarria... Musika paregabea da, azken batean, kutsu pertsonal batek markatua, erraz ezagutzeko modukoa baina nekez imitatzekoa.

Jazzaldian emango duen bere aurreneko kontzertu honetan, Astatkek bere azken diskoetako konposizioak eskainiko ditu, baina baita konposizio ezagunagoak ere.

 

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Adi babes eta higiene neurri hauei.


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Musika

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin