Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Buika

Musika
56 Jazzaldia
Kursaal
2021 Uzt 22
/ 18:45
30 EUR

Buika (ahotsa), Ramón Porrina (kaxa), Santiago Cañada (tronboia), Josue Ronkio (baxua), Mar Sánchez (gitarrak)

María Concepción Balboa Buika, Mallorcan jaioa, Bubi tribuko guraso ginearren alaba, kultura eta eragin ugariz inguratuta hazi zen musikaren arloan: soukous, makossa, high live, afro beat, pop afrikarra, rock, Jazz, R&B, reggae, soul, folk, bolero, abesti asiarrak eta rantxerak. Hala, estiloen amalgama horrek eta bere bizipenek bereizten dute bere musika eta markatzen dute bere estiloa, non beti antzematen den aparteko bere kutsu flamenko hori, Palma Mallorcakoan hazi zen auzoko ijito-komunitatean izan zuen murgilketari esker.

Pedro Almodóvarren La piel que habito filmaren soinu-bandan dago Buika, eta musikari, ekoizle eta abeslari handiekin kolaboratu du, besteak beste, aipatzekoak: Chick Corea, Carlos Santana, Chavela Vargas, José Luis Perales, Bebo Valdés, Chucho Valdés, Cindy Blackman, Seal, Nelly Furtado, Anoushka Shankar, Pat Metheny, Jason Mraz...

Bere ahotsak —apartekoa eta hunkigarria, sentsuala, motela, eztia eta larria aldi berean— ez du inor axolagabe uzten; bihotz orotara irits daiteke. Buikak bere musikaren bidez erakusten du bere arima, norantz eramango duen beldur izan gabe.

 

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Adi babes eta higiene neurri hauei.


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu