Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Dave Douglas / Franco D'Andrea Quartet + Cécile McLorin Salvant

Musika
56 Jazzaldia
Trinitate Plaza
2021 Uzt 21
/ 21:00
30 EUR

DAVE DOUGLAS / FRANCO D'ANDREA QUARTET

Dave Douglas (tronpeta), Franco D'Andrea (pianoa), Federica Michisanti (kontrabaxua), Dan Weiss (bateria)

Dave Douglasek eta Frando D'Andreak, aspaldiko lagunak eta konplizeak, laukote bat osatzen dute Federica Michisanti kontrabaxu italiarrarekin eta Dan Weiss bateria estatubatuarrarekin batera. Talde berri honek Douglas eta D'Andrearen konposizioak interpretatuko ditu. Bilakaera sortzaile eta liriko batean, bi liderren arteko topaketak elkarrizketa irudimentsuak eta musika zoragarria sortzen ditu beti, iraganeko maisuei dien debozioa erakutsita, baina begi bat etorkizun posibleetan jarrita.

Dave Douglas newyorktarra, tronpetista, konpositorea, irakaslea eta enpresaburua/ekintzailea musikaren arloan, irudi gailenetako bat da Jazz garaikidean. Lider gisa 40 disko baino gehiago kaleratuta, ezaguna da ere proiektu eta musika-talde bat baino gehiago aldi berean mantentzeagatik, baita bere talentua garatzeko gai den estilo anitzengatik ere. Egin duen ibilbideak beti utzi izan ditu harrituta bere jarraitzaileak, Jazzaren kanonen barruan zein kanpoan, tronpetaren soinuaren tradizioa mugara eramatean, musika elektronikoa arakatzean, klezmer musika berrinterpretatzean...

Franco D'Andrea pianista eta konpositorea 1960ko hamarkadatik dabil Jazzaren eszenan, eta Italiako Jazzaren historiako irudi gailenetako bat da. Musikan egin duen ibilbidea hain da joria, bizia eta koherentea, ia ezinezkoa baita laburbiltzea. Poesiarik zehatzenaren eta egiazkoenaren bila beti, egunerokotasunaren eta naturaz gaindikoaren artean esekitzen den hizkuntza batekin, tradizio afroamerikarrean errotuta, eta berrikuntzaren eta tradizioaren arteko etengabeko tentsioan, Afrikaren eta Mendebaldearen artean. Hainbat musikari gailenekin kolaboratu du, besteren artean: Pepper Adams, Barry Altschul, Gato Barbieri, Don Byas, Conte Candoli, Jon Christensen, Palle Danielsson, Joe Farrell, Dexter Gordon, Johnny Griffin, Slide Hampton, Mark Helias, Daniel Humair, Jimmy Knepper, Lee Konitz, Steve Lacy, Dave Liebman, Albert Mangelsdorff, Hank Mobley, Jean Luc Ponty, Enrico Rava, Frank Rosolino, Max Roach, Aldo Romano, Martial Solal, John Surman, Toots Thielemans, Charles Tolliver, Miroslav Vitous, Kenny Wheeler , Fodé Youla(Africa Djolé), Ernst Reijseger, Han Bennink...

 

CÉCILE McLORIN SALVANT

Cécile McLorin Salvant (ahotsa), Sullivan Fortner (pianoa)

Ama frantsesa du, Guadalupen jatorria duena eta Tunisian jaioa; aita haitiarra du, eta bera, Cécile McLorin Salvant, Floridan jaio zen. Bere etxean frantsesa hitz egiten zen, eta Senegal, Cabo Verde, Karibe, Ipar eta Hego Amerikako musika entzuten zen... 5 urterekin piano klasikoko ikasketak hasi zituen eta 18 urterekin Frantziara joan nahi izan zuen, baita joan ere, Zuzenbidea ikastera. Bertan, 2007an, bere amak aholkatuta, Jazz, kantu liriko eta barroko klaseetan izena eman zuen Darius Milhaud kontserbatorioan. 2010ean, oraindik kontserbatorioan zegoela, Thelonious Monk International Jazz Competition ospetsua irabazi zuen, eta ordutik hiru Grammy sari eman dizkiote Jazz Disko Bokal Onenari, eta mundu osoan txalotu dute publikoak eta kritikak.

Cécile McLorin Salvant, konpositorea ere, eta, gaztea izan arren, Jazzaren ahotsik onenetarikoa da gaur egun. Ahots paregabea du, eta zurrunbilo artistiko bat da bera: ausarta, adoretsua, freskoa, irudimentsua, asmamen handikoa, sofistikatua, dibertigarria, burutsua, zintzoa...

Abeslari estatubatuarrak bi kontzertu zoragarri eskaini zizkigun 2018ko Donostiako Jazzaldian, eta, Sullivan Fortner pianistak lagunduta, Jazzaldira itzuliko da bere azken diskoa aurkeztera: The Window. Disko honetan, bi musikariek arakatu eta hedatu egiten dute pianoa/ahotsa duoaren tradizioa eta bere aukera espresiboak, denborarekin, harmoniarekin, melodiarekin eta esaldiekin askatasunez inprobisatuz eta jolastuz.

 

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Adi babes eta higiene neurri hauei.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Musika

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin