Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Arlo Parks

Musika
56 Jazzaldia
Kursaal
2021 Uzt 21
/ 18:45
24 EUR

Arlo Parks (ahotsa), James Fernandez (bateria), Madeleine Jones (teklatuak, ahotsa), Alex Blake (gitarra), Dani Diodato (gitarra), Sam Harding (baxua)

Arlo Parks poeta/abeslari edo abeslari/poeta gazte bat da, karga emozional handiko kantak egiten dituena. 2000. urtean Londresen jaioa, Parksek poesia bihurtzen du egunerokoa, eta abesti inguratzaileak, intimoak, gaur egungoak, gordinak eta poetikoak sortzen ditu, indie pop, R&B indie edo egungo soft-rock gisa etiketatu ditzakegunak; hori guztia flow erlaxatu batean, non Jazzaren eraginak sumatzen diren, baita bere aitak, nigeriarrak, eta bere amak, txadar frantsesak, entzuten zuten musikarenak ere.

Londresko artistak, 2019an argitaratu zuenak bere lehen EPa, Super Sad Generation, eta bere belaunaldiko erreferente bihurtzen ari denak, eragin musikal oso desberdinak ditu, besteak beste, Joni Mitchell, Radiohead, Erykah Badu, Nick Cave, Portishead edo Sufjan Stevensena; baita erreferente literarioak ere, besteak beste, Haruki Murakami, Ezra Pound edo Sylvia Plathena.

Bere bigarren EPa, Sophie, 2019aren amaieran argitaratu zen eta berehala hasi zen BBCn entzuten eta zerrenda britainiarretan agertzen. 2020an zehar beste 5 abesti atera zituen eta, azkenik, 2021eko urtarrilean, bere lehen LPa argitaratu zuen, Collapsed In Sunbeams. Parksen hitzetan, disko hau "Nire nerabezaroaren eta garai hura osatu zuen jendearen inguruko bineta eta erretratu intimoak dira. Nostalgian eta nostalgiaren kontakizunean ditu finkatuta sustraiak".

Bere ibilbide labur baina arrakastatsua kontuan hartuta, eta Collapsed in Sunbeams-ek izan duen, eta oraindik duen, arrakasta ikusita, jaio berri den izar baten aurrean gaudela esan dezakegu.

 

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Adi babes eta higiene neurri hauei.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Musika

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin