Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Franco D'Andrea Piano Solo

Musika
56 Jazzaldia
San Telmo Museoa
2021 Uzt 21
/ 11:00
18 EUR

Franco D'Andrea (pianoa)

Franco D'Andrea pianista eta konpositorea 1960ko hamarkadatik dabil Jazz eszenan, eta irudi nagusietako bat da Italiako Jazzaren historian. Musikaren arloan egin duen ibilbidea hain dajoria, bizia eta koherentea, ia ezinezkoa baita laburbiltzea. Poesiarik zehatzenaren eta egiazkoenaren bila beti, egunerokotasunaren eta naturaz gaindikoaren erdibidean den hizkuntzaz baliatuta, tradizio afroamerikarrean errotuta, eta etengabeko tentsioan berrikuntzaren eta tradizioaren, Afrikaren eta Mendebaldearen artean.

Oraingo honetan, aukera paregabea izango dugu D'Andrea bakarka entzuteko anplifikaziorik gabe eta inolako artifiziorik gabe; Europako Jazzaren historian den pianista gailenetako bat, musikari legendario bat, artista handi hauekin kolaboratu duena: Pepper Adams, Barry Altschul, Gato Barbieri, Don Byas, Conte Candoli, Jon Christensen, Palle Danielsson, Joe Farrell, Dexter Gordon, Johnny Griffin, Slide Hampton, Mark Helias, Daniel Humair, Jimmy Knepper, Lee Konitz, Steve Lacy, Dave Liebman, Albert Mangelsdorff, Hank Mobley, Jean Luc Ponty, Enrico Rava, Frank Rosolino, Max Roach, Aldo Romano, Martial Solal, John Surman, Toots Thielemans, Charles Tolliver, Miroslav Vitous, Kenny Wheeler, Fodé Youla (Africa Djolé), Ernst Reijseger, Han Bennink...

 

Ordainpeko edozein ikuskizunetan, hiru urte edo gehiagoko pertsona guztiek sarreraren prezioa ordaindu beharko dute.

Adi babes eta higiene neurri hauei.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu