Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Antton Valverde: Gaua, ausentziaren itzala

Musika
Ganbera Musika Astea
Antton Valverde
Antzoki Zaharra
2021 Eka 20
/ 19:00
15 EUR
70' minutu

Antton Valverde (ahotsa, pianoa), Francisco Herrero (biolina), Ivan Carmona (biolontxeloa), Joxan Goikoetxea (akordeoia, teklatuak)

Esparru klasikoko musika-ikasketak egin zituen gaztetan (harmonia, konposizioa eta pianoa), eta 60ko hamarkadan hasi zen abeslari- eta konpositore-lanetan, beti ere enpresa-jarduerarekin uztartuz lan hori. Arte eta enpresa dualtasun hori aitarengandik jaso zuen Antton Valverdek, eta aukera eman zion hainbat diziplinatako artista asko ezagutzeko, eta bere familia-ingurunearen eragina hartzeko, musikari, pintore, idazle eta eskultorez betea baitzegoen.

Euskal poeta nagusien poemak musikatzeko gustu eta estilo berezia duenez, disko ugari grabatu ditu, gitarraz eta, batez ere, pianoaz lagundurik, zeina izan baitu lagunik leialena bere 50 urtetik gorako ibilbide musikalean.

Gaua, ausentziaren itzala azken lana aurkeztuko du.

Kolaboratzailea: Donostia Musika

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu