Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Amaia Zubiria: 2021eko Adarra Saria

Musika
Amaia Zubiria
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Eka 21
/ 19:00
20 EUR
120' minutu

Amaia Zubiria (Gipuzkoako Zubieta, 1947) kantariak jasoko du aurtengoan Donostia Kulturak urtero musikaren alorrean banatzen duen Adarra Saria. Joan den mendeko 70eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte luzatzen den ibilbidean, aparteko gaitasuna duen interprete eta musikagilea dela utzi du agerian Zubiriak eta funtsezko eragina izan du haren ondorengo euskal musikarien belaunaldietan.

Kantu tradizionalen gaurkotzaile gisa egindako lanak eta euskal zinemaren puntako soinu-bandetan izandako lankidetzak haren lan artistikoaren garrantziaren neurria ematen digute.

Sari-banaketaren ostean, Zubiriak kontzertua eskainiko du, musikari talde zabalaz inguratuta: Pascal Gaigne, Karlos Gimenez, Angel Unzu, Iñaki Salvador, Aitor Furundarena, Ritxi Salaberria, Gonzalo Tejada, Luis Camino, Manu Gaigne... Hainbat kolaborazio ere izango dira: Maider Ansa, Jaione Olazabal, Matixa Otero, Francisco Herrero, Ainara Ortega, bere seme Edorta Amurua Zubiria eta Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariak tarteko.

Argazkia: Ander Gillenea.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu