Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburutegiak

Irakurtzeko uda. 2011

Ekaina 2011

0 eta 100 urte bitarteko irakurleentzako irakurketa-gida, eta aurten argitaratutako 120 izenburu baino gehiago biltzen ditu. Euskaraz eta gaztelaniaz, eta adin-taldeen arabera antolatuta.

Irakurketa eta Haur Literatura aldizkaria

Ekaina 2011

Haur Liburuaren Dokumentazioguneak, Eusko Jaurlaritza eta Donostia Kulturaren artean 1996 urtean hasitako lankidetza-politikaren barruan , lau hilabeteko maiztasuna duen aldizkari elektronikoa argitaratzen du. Bertan Dokumentazioguneak jasotzen dituen  haur eta gazte literaturari buruzko aldizkarien aurkibideak azaltzen dira.

Eskatu

Irakurtzeko uda. 2010.

Ekaina 2010

0 eta 100 urte bitarteko irakurleentzako irakurketa-gida, eta aurten argitaratutako 70 izenburu baino gehiago biltzen ditu. Euskaraz eta gaztelaniaz, eta adin-taldeen arabera antolatuta.

San Sebastián: historia y anécdota de sus fiestas conmemorativas hasta el año 1925

Urtarrila 2010

Fermín Muñozek (Donostia, 1922), Donostiako historian adituak, hiriko festetan barrena egindako ibilbidea aurkezten digu liburu honetan.

17 EUR

Eskatu

Komik10: euskal komikia azkeneko hamarkadan (2009)

Urtarrila 2009

Donostiako Udal Liburutegien Sareak argitaratu duen gida honek azkeneko hamar urtetan helduentzako egin diren euskal komikiak ezagutzera ematen ditu. Berrogei egiletik gora eta ehun eta hogeita hamar lan baino gehiago bildu dira gida honetan, jatorriz bai euskaraz, bai gaztelaniaz idatzitakoak. Argitalpenak Juan Manuel Díaz de Guereñuren sarrera du osagarri, gai honetan espezialista baita. Eta guztiari buru emateko, Donostian 2004. urtetik egiten diren Komiki Jardunaldiei buruzko laburpen bat dator.

 

Kulturak: haurrentzako eta gazteentzako euskarazko liburuak (2008)

Urtarrila 2008

Haur eta Gazte Literatura munduaren eta gure oraingo gizartearen aniztasuna azaltzeko bide bat da. Horregatik, Donostiako Udal Liburutegien Sareak aurkezten du euskaraz idatzitako hainbat libururen hautaketa hau, gure hiri eta herrietan gero eta agerikoagoa den kultura arteko errealitatera hurbiltzeko baliagarria.

Liburutegirako gonbidapena den poema

Maiatza 2007

2007ko Liburuaren Eguna zela-eta, Mariasun Landak, Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala jaso zuenak, liburutegi-sarerako idatzi zuen Liburutegirako Gonbidapena den poema .

 

Mariasun Landa (2007)

Urtarrila 2007

Mariasun Landa idazleari buruzko bibliografia.

2007. urtera arte argitaratutako lanen bilduma.