Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Kultur Etxeak

Maiatzaren 5etik aurrera, Altzako VI. Naturaldia

altzako vi. naturaldia

Larunbat honetan, maiatzak 5, Altzako VI. Naturaldia egingo da. 2018rako ere adin guztientzako hainbat ekitaldi antolatu dira.

Jarraitu irakurtzen

Ernest Lluch Kultur Etxea eta Anoetako obra: apirilaren 25eko egoera

Ernest Lluch Kultur Etxea

Apirilaren 30ean, Gaztelekua, Erakusketa aretoa eta Areto nagusia itxi egingo dira Anoeta Estadioan (azken eguna, beraz, apirilaren 28a izango dute zerbitzu hauek). Maiatzaren 14an, kultur etxeak Estadioko egoitzan dituen gainerako zerbitzu guztiak itxi egingo dira, Haurtxokoa barne. Hona hemen gaur egungo egoera.

Jarraitu irakurtzen

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak

Maite Mutuberriaren ilustrazioa

Gaur, apirilak 17, Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako jarduerak aurkeztu dira. Apirilaren 23an, astelehenean, Gipuzkoa plazan Liburu-denden Elkartearen Liburu Azoka egingo da egun osoan zehar, goizeko 9:30etik iluntzeko 20:00etara.

Jarraitu irakurtzen

30 film luze, 23 film labur, 4 erakusketa eta hainbat jarduera Donostiako 16. Giza Eskubideen Zinemaldian

L'Atelier

Petra Volpe suitzarrak zuzendutako El orden divino (Die göttliche Ordnung, 2017) filmak emango dio hasiera Donostiako Udalaren Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako Donostiako Giza Eskubideen 16. Zinemaldiari datorren apirilaren 20an, Victoria Eugenia Antzokian.

Zinemaldia apirilaren 27an amaituko da Laurent Cantet frantziarraren El taller de escritura (L'Atelier, 2017) filmarekin. Amaiera-ekitaldian, zinemagileak Zinemaldiaren sari berezia jasoko du bere ibilbideagatik.

Jarraitu irakurtzen

Apirilean, literatura: hilabeteko zikloa Ernest Lluch Kultur Etxean

Bihartik aurrera, apirilak 11, Ernest Lluch Kultur Etxeak Apirilean, literatura programaren laugarren zikloa antolatu du. Liburu aurkezpenak, antzezlanak, hitzaldiak, ipuin kontalariak eta solasaldiak egongo dira, literatura erabateko protagonista bihurtzeko Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen den hilabetean.

Jarraitu irakurtzen

Altzako XVIII. Bertso Aroa abiatuko da apirilaren 13an

Ez da kasualitatea

Altzania Kultur Elkartea, Altzako bertsozaleak, Bizarrain eta Donostia Kulturak osatu dute apirilean zehar gauzatuko den Altzako XVIII. Bertso Aroa.

Jarraitu irakurtzen

Ibiltariaren XXIV. Astea Intxaurrondon apirilaren 16tik 20ra

Tandem bizikletan Estatu Batuak zeharkatuz

Intxaurrondoko Haizalde Elkartea eta Donostia Kulturaren lankidetzaren ondorio da Ibiltariaren XXIV. Astea, 2018ko apirilaren 16tik 20ra Intxaurrondo Kultur Etxean egingo dena. Aurtengoan ondorengo bidaiariak izango dira bisitan: Alicia Sornosa, Iñaki Pagola, Garbiñe Izaguirre, Alvaro Neil, Jon Galdós eta Ivan Santamaria.

Jarraitu irakurtzen

Kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzen epea apirilaren 20a arte luzatu da

Antzoki Zaharra

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzen deialdian eskaerak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 27an amaitzen zen, baina martxoaren 27an egin den Tokiko Udal Gobernu Batzordeak akordio hau hartu du:  2018 urteko irabazirik gabeko entitateentzako diru laguntzen deialdiaren barneko eskaerak aurkezteko epea apirilaren 20a arte luzatzea.

Jarraitu irakurtzen

Ernest Lluch Kultur Etxeko liburutegia: ARCCO merkataritza-gunera martxoaren 27tik aurrera

iburutegia ernest lluch

Martxoaren 27an, asteartean, Ernest Lluch Kultur Etxeko Liburutegiak ateak zabalduko ditu ARCCO merkataritza-gunean, Amarako Irun plazan dagoen merkataritza-guneko bigarren solairuan kokatuta egongo da (kafetegien parean). Behin-behineko lekualdaketa hau Anoetako estadioko obren ondorio da.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

San Telmo Museoa

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia martxoaren 26tik apirilaren 8ra.

Jarraitu irakurtzen
Berrien kanala

Harremanetarako

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus