Donostia Kulturako emakume langileek, nagusiki, bat egiten dute gaurko, martxoaren 8ko, deialdiekin eta, beraz, horrek eragina izango du erakundearen irekiera orduetan zein kultur zerbitzuen eskaintzan.
Joan den hilabetean Okendo Kultur Etxean gertatu zen sutearen ondoren, hainbat zerbitzu itxi egin behar izan ziren. Garbiketa lanak aurrera egin ahala zerbitzuak irekitzen joan dira, eta gaur, martxoak 5, kultur etxeko zerbitzu guztiak zabalduko dira eta ohiko funtzionamendua izango dute.
Donostia Kulturak martxan jarri du irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzen deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 27an amaituko da. Bertan Donostiako udalerrian kultur egitasmo edo jarduerak antolatzen dituztenek parte har dezakete.
Anoeta Estadioaren birmoldaketa lanak direla eta, Ernest Lluch Kultur Etxeko Liburutegia eta Amarako KZgunea itxita egongo dira martxoaren 1etik aurrera.
Korner, Kultura & Futbol Festibalaren lehen edizio honetan 2.500 lagunetik gora gerturatu dira ekitaldietara. 20 gonbidatu inguru izan ditugu jaialdian, horien artean, Xabi Alonso, Ray Loriga, Bernardo Atxaga, Anari, Jorge Valdano, Carlos Zanón, Ander Izagirre eta John Benjamin Toshack.
Donostiako Udalak bilera batera deitu ditu Amarako auzotarrak eta Ernest Lluch Kultur Etxeko zein Anoetako kirol instalazioetako erabiltzaileak. Batzarra otsailaren 27an, iluntzeko 18:30ean, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian egingo da.
Gaur, otsailak 13, Donostia Kulturak 2017. urtearen memoria aurkeztu du, eta erakundearen ordezkariek azpimarratu dute iaz datu bikainak izan zituela eta Kultur Hiriburutzak utzitako ondareari segida eman zitzaiola.
Otsailaren 14, 15, 24, 28an eta martxoaren 2an heziketari buruzko jardunaldik izango dira Tomasene Kultur Etxean Donostia Kultura eta Altzako Harri Berri-Oleta ikastetxeak antolatuta. Maite Garaigordobil, José Antonio Marina eta Eli Moreno Carrillok hartuko dute parte bertan. Hitzaldi guztiak 17:30ean hasiko dira.
Korner, Kultura & Futbol Festibalak bere programazio osoa aurkeztu du gaur. Jaialdia otsailaren 19a eta 24a bitarte ospatuko da, Ernest Lluch Kultur Etxean eta Antzoki Zaharrean.
Poltsiko Antzerki Jaialdiak 27. edizioa beteko du aurten, otsailaren 15etik martxoaren 4ra bitartean. Hiriko auzoetako taberna eta bestelako aretoetan formatu txikiko 32 antzerki emanaldi izango dira. Sarrera doakoa izango da emanaldi guztietan.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2019 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa