Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Kultur Etxeak

Okendoko liburutegiak automailegu zerbitzua estreinatu du

Automailegu makina

Joan den astean martxan jarri zen Okendo Kultur Etxeko Liburutegian automailegu zerbitzu berria. Automailegu Zerbitzuari esker, irakurleei maileguan hartu dituzten liburuak eta dokumentuak kudeatzeko aukera ematen zaie.

Aparatu berri honen funtzionamendua oso erraza eta intuitiboa da. Irakurleek liburuak, DVDak edo bideo-jokoak aukeratu eta apaletik hartu ondoren, Automailegua dagoen lekura joan behar dute. Aparatu hau erraz ikusteko moduan jarri da, sarrerako erakusmahaiaren aurrean.

Jarraitu irakurtzen

Liburuka, irakurketa sustatzeko proiektuaren aurkezpena

Liburuka

Gaur, astelehena, Donostia Kulturak LIBURUKA, irakurketa sustatzeko proiektua aurkeztu du, 2018-2019 ikasturtean gauzatzen hasi dena hiriko 22 ikastetxerekin elkarlanean.

Jarraitu irakurtzen

Urriaren 28tik azaroaren 5era, 2018ko Abesbatzen Astea

Abesbatzen Astea

Aurten ere, Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin, Abesbatzen Astearen edizio berri bat antolatu du. Oraingo honetan, eta Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean, bost emanaldi eskainiko dira 2018ko urriaren 28tik azaroaren 5era Donostian: Altzan, Loiolan, Grosen, Ibaetan eta Amaran.

Jarraitu irakurtzen

Programazio aurrerapena: Sonetos, Paddington eta Literaktum Txikia

Sonetos

Literaktum jaialdian antzerkia izango dugu ere, eta hala, Amor Oscuro (Sonetos) antzezlana ikusgai egongo da Lugaritz kultur etxean Viridiana konapainiaren eskutik. Horrez gain, literaturarekin loturako hainbat erakusketa izango ditugu, horien artean aipatzekoa da Paddington hartzari eskainitakoa. Aurten ere, Literaktum Txikia osatuko dute jarduera sorta eder bat prestatu dugu.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza: "Ama-Alu-lur" proiektuak irabazi du

Ama-Alu-Lur irudia

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2018/19ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Intujai teatro taldearen Ama-Alu-Lur (Sorgin baten ametsak...)  antzezlanari. Bigarren sariak, berriz, Txinparta taldearen Zurrunbiloan lanari egokitu zaio.

Jarraitu irakurtzen

Azaroaren 13tik 24ra izango da Literaktum 18

Laura Restrepo

Literaktum jaialdia jantzi berriz eta indarberrituta iritsiko zaigu datorren azaroaren 13tik 24ra. Lehen izenak ere konfirmatuko ditugu: Nacho Carretero, David Trueba, Laura Restrepo eta Katixa Agirre.

Jarraitu irakurtzen

2018-2019 ikastaroak: doako hamar matrikulen zozketaren emaitza

Ikastaroak

Donostia Kulturak eskaintzen dituen ikastaroak datorren urriaren 15ean hasiko dira kultur etxeetan. Webgunearen bidez eta irailaren 11tik 25era matrikulatu direnen artean doako hamar matrikulen zozketa bat egin dugu.

Hiritarrek ikastaro hauei emandako harrera oso ona izan ohi da: aurten 4.200 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute kultur etxeetan, ikastaroetan. Izena eman duten horietako %60 baino gehiagok Interneten bidez egin du matrikulazioa.

Jarraitu irakurtzen

Hamaika entzuteko! Irrati-piezen IV. deialdia zabalik azaroaren 30era arte

IV. Hamaika Entzuteko

Hamaika entzuteko! irrati-piezen lehiaketarekin irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea dute helburu Casares Irratiak eta Donostia Kulturak. Lanak aurkezteko epea irekita dago, eta azaroaren 30a izango da azken eguna.

Jarraitu irakurtzen

2018/19 ikastaroak: matrikulazio epea luzatu da

Donostia Kulturako ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago. Zenbait ikastaroetan lekua geratzen da oraindik taldeak osatu arte. Interesa dutenek, izena eman dezakete bai kultur etxeetan aurrez aurre, baita Internet bidez ere (www.donostiakultura.eus/ikastaroak) urriaren 2ra arte.

Jarraitu irakurtzen

Euskaraldia: izena emateko epea irailaren 20an zabalik

Euskaraldiaren logoa

Irailaren 20an, Euskaraldian izena emateko epea irekiko da Donostiako Kultur Etxeetan. Horretarako buzoiak jarriko dira Kultur Etxe guztietan herritarren proposamenak jasotzeko.

Jarraitu irakurtzen