Altzania Kultur Elkartea, Altzako bertsozaleak, Bizarrain eta Donostia Kulturak osatu dute martxoaren 22tik apirilaren 2ra gauzatuko den Altzako XVIII. Bertso Aroa.
Poesialdia Donostia Kulturak sortutako programa bat da Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Martxoaren 20tik 25era egingo da gune hauetan: Egia eta Intxaurrondo kultur etxeak, Liburutegi Nagusia, Victoria Eugenia Club eta UPV/EHU kanpusa.
Hirian egiten diren emakumeen asterik beteranoenak abiatuko dira datorren astelehenean, martxoaren 4an: Altzan XXXIV.a eta Intxaurrondon XXXI.a. Albiste honetan Donostia Kulturaren sarean hilabetean zehar izango ditugun hainbat ekitaldi bildu ditugu.
Gaur goizean aurkeztu du Donostia Kulturak 2018ko ekitaldien memoria. Datozen egunetan egongo da oso-osorik eskegita Urteko memorien atalean.
Poltsiko Antzerki Jaialdiak 28. edizioa beteko du aurten, otsailaren 7tik 24ra bitartean. Hiriko auzoetako taberna eta bestelako aretoetan formatu txikiko 35 antzerki emanaldi izango dira. Sarrera doakoa izango da emanaldi guztietan.
Anoetako Estadioko birmoldaketa lanak iraun bitartean, Ernest Lluch Kultur Etxeak ARCCO merkatal zentroan duen liburutegiak, areto berria zabaldu du urtarrilaren 25ean.
Areto berriaren ordutegia hauxe izango da:
Astelehenetik ostiralera:16:00-20:00
Larunbatetan eta zubietan: 10:00-14:00 / 16.30-20:00
Honekin, hiru dira Ernest Lluch Kultur Etxeak Anoetako Estadioaren birmoldaketa lanak bitartean, ARCCOn eskeintzen dituen espazioak: aipaturiko Liburutegiaren bi aretoak eta Amarako KZgunea hartzen duena.
Zerbitzu hauek, Ernest Lluch Kultur Etxeak Anoetan duen ohiko egoitzara itzuliko dira, lekuz aldatzera behartu duten estadioaren lanak amaitzen direnean.
Donostia Kulturako bigarren lau hileko ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago oraindik. Urtarrilaren 18ra arte, kultur etxeetan edo internet bidez egin daiteke. Ikastaroak 2019ko otsailetik maiatzera bitartekoak dira.
Donostiako istorio txikiak biltzen dituen Hiriko Oihartzunak piezak irabazi du Hamaika entzuteko! irrati-piezen lehiaketa. Horrez gain, aurten epaimahaiak bi aipamen berezi ematea erabaki du; bat Iñaki Beraetxeri, Soundtrack: soinubanda eta poesia lanagatik, eta bestea Jon Obeso, Jose Luis Padrón, Ekain Pérez, Maider Gorostegi eta Joserra Senperenari, Metzger e Hijo lanagatik.
Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.
* Hiriko festa eta kultur eskaintzan aktiboki parte hartzeko 50 kanal.
* Denon eskura dauden 16 kulturgune + 18 liburutegiz osatutako sarea.
* Zerbitzu hauen artean gehienak doakoak dira.
* #hauereDKda izeneko gidan hiritarrengana & hiritarrekin komunikazioa eta parte-hartzeko bideak sendotzeko asmoz, zerbitzuek gure erakundean merezi duten protagonismoa eskura dezaten.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2019 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa