Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Liburutegiak

Programazio aurrerapena: Sonetos, Paddington eta Literaktum Txikia

Sonetos

Literaktum jaialdian antzerkia izango dugu ere, eta hala, Amor Oscuro (Sonetos) antzezlana ikusgai egongo da Lugaritz kultur etxean Viridiana konapainiaren eskutik. Horrez gain, literaturarekin loturako hainbat erakusketa izango ditugu, horien artean aipatzekoa da Paddington hartzari eskainitakoa. Aurten ere, Literaktum Txikia osatuko dute jarduera sorta eder bat prestatu dugu.

Jarraitu irakurtzen

Azaroaren 13tik 24ra izango da Literaktum 18

Laura Restrepo

Literaktum jaialdia jantzi berriz eta indarberrituta iritsiko zaigu datorren azaroaren 13tik 24ra. Lehen izenak ere konfirmatuko ditugu: Nacho Carretero, David Trueba, Laura Restrepo eta Katixa Agirre.

Jarraitu irakurtzen

Martxan da DK Poesia lehiaketaren bigarren edizioa

Poesia Lehiaketa

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 2. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Lehiaketaren xedea euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da.

Jarraitu irakurtzen

Euskaraldia: izena emateko epea irailaren 20an zabalik

Euskaraldiaren logoa

Irailaren 20an, Euskaraldian izena emateko epea irekiko da Donostiako Kultur Etxeetan. Horretarako buzoiak jarriko dira Kultur Etxe guztietan herritarren proposamenak jasotzeko.

Jarraitu irakurtzen

Ernest Lluch Kultur Etxea: arreta zerbitzua Anoetako Estadioan irailaren 11tik aurrera

ernest lluch 2

Irailaren 11tik aurrera, Ernest Lluch Kultur Etxeko arreta zerbitzua Anoetako Estadioan egongo da, 7 eta 8 ateen artean, Topoaren eta Realaren dendaren alboan. Ikastaroetako matrikulazioa bertan egiterik egongo da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera irailaren 11n bertan.

Jarraitu irakurtzen

Literatur solasaldien 2018ko udazkeneko programa prest

Zuloa, Xabier Gantzarain

Irail honetan abiatuko dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Hilero hainbat doako saio egiten da Liburutegi Nagusia eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz (Antigua), Okendo (Gros) eta Tomasene (Altza) kultur etxeetako liburutegietan. Bete beharreko baldintza bakarra solasaldirako aukeratua izan den liburua aldez aurretik irakurtzea da.

Jarraitu irakurtzen

Liburu eta Disko Azokaren 43. edizioa uztailaren 15era arte

Liburu eta Disko Azoka

Gaur, ekainak 29, Donostiako Liburu eta Disko Azokaren aurkezpena egin da. Azokaren gunea liburu eta disko salmentarekin uztailaren 15era arte egongo da zabalik goizez (11:00-14:00) eta arratsaldez (17:00-21:00) Gipuzkoa plazan. Ordutegia aldatzeko eskubidea Liburu Azoken Batzordeak du.

Jarraitu irakurtzen

2018ko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 25etik irailaren 6ra izango da, biak barne.

Jarraitu irakurtzen

I. Donostia Kultura Poesia Sariko argitalpena aurkeztu da

Donostia Kultura Poesia Saria: prentsaurrea

Donostia Kultura eta Balea Zuria argitaletxeak elkarlanean egile gazteei zuzendutako DK Poesia Lehiaketa antolatu zuten 2017an. Lehen lehiaketara 35 urte bete gabe zituzten gazteek idatzitako 18 poemategi aurkeztu ziren, euskaraz eta bakarka idatziak, deialdiaren oinarrietan jasotzen zen bezala. Guztien artean irabazlea Estibaliz Martinez Diaz de Cerio izan zen Azalberritze bat poemategiarekin. Gaur, ekainak 18, aurkeztu da poema irabazleen argitalpena.

Jarraitu irakurtzen

Liburutegien udako eskaintza aurkeztu du Donostia Kulturak

Eguzkiteka: irakurleak

Udako hilabeteetan Donostia Kulturako liburutegiek zerbitzu berriak eskaintzen dituzte. Atzo, ekainak 15, Eguzkiteka, Kontxa hondartzako liburutegia zabaldu zen eta uztailaren 1ean, berriz, Urgulleko liburutegia. Bestalde, Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegia zabalik egongo da abuztuan zehar astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian. Aurten Donostia Kulturak Moyua enpresaren dirulaguntza jaso du udako liburutegien eskaintza hobetzeko eta orohar liburutegietan irakurketa sustatzeko.

Jarraitu irakurtzen
Berrien kanala

Harremanetarako

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus