Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Festak

Danborrada berrien izen-ematea 2019rako

Kupelak

2019. urtean danborrada berri bat atera nahi duten donostiar elkarteei zuzentzen zaie deialdia.

Izen-ematea uztailaren 2tik 27ra arte izango da.

Eskaera orria eta entregatu beharreko dokumentazioaren argibide guztiak, bai Donostia/San Sebastián Festak-eko bulegoetan bai albiste honetan izango da.

Jarraitu irakurtzen

Aste Nagusiko Su Artifizialen IV. Argazki Lehiaketara deialdia egiten da.

Lehiaketaren kartela

Nahi duten pertsona adin nagusi guztiek parte hartu dezakete, baita gurasoen edo tutoreen idatzizko baimena aurkezten duten adingabe guztiek ere. Lehiaketa honetan parte hartzeak bere Oinarriak onartzen direla esan nahi du. Parte-hartzaileek 2018ko abuztuaren 11tik 18ra bitartean Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 55. Lehiaketaren baitan eskainiko diren ikuskizun piroteknikoetan egindako argazkiak bidali behar dituzte.

Jarraitu irakurtzen

Su Artifizialen 55. Nazioarteko Lehiaketa: Epaimahai Gaztean izen-emateko epea zabalik

Lehiaketaren kartela

16 eta 22 urte bitartean badituzue eta Su Artifizialen 55. Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahai Gazteko kide izan nahi baduzue izena emateko epea  zabalik egongo da 2018ko uztailaren 31a arte. Gure web orrialdean aurkituko duzuen formulario bete behar duzue.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Su Artifizialen Lehiaketaren egitaraua aurkeztu da

Lehiaketaren kartela

Gaur eguerdian, Donostiako jarduneko alkateak, Ernesto Gasco-k eta Festak Jardueretako zinegotziak, Alfonso Gurpegui-k Su Artifizialen 55. Nazioarteko Lehiaketaren egitaraua aurkeztu dute.

Lehiaketa, zentzu hertsian esanda, abuztuaren 11tik 17ra izango da eta, ohi denez, Aste Nagusiari amaiera emateko, abuztuaren 18an Göteborgs Fyrverkerifabrik piroteknietxearen ikuskizun piromusikala izango dugu.

Jarraitu irakurtzen

2018ko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 25etik irailaren 6ra izango da, biak barne.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Nagusia: I. Koreografia Lehiaketa Aste Nagusia

Kartela

Datorren abuztuaren 15ean Altzako Harrobieta plazan eta Aste Nagusiko egitaraua barruan, I. Koreografia Lehiaketa Aste Nagusia ospatuko da. Gutxienez 2 pertsonak eta gehienez 10 pertsonak osatutako taldeak, bi sexuetakoak, eta 14 urte baino gehiago izatea.

Izen-emateak, hemen aurkituko duzuen formularioa betez, uztailaren 1a baino lehenago egingo dira.

Jarraitu irakurtzen

San Joan bezpera: Agintarien Esku Dantza eta Suak auzoetan

Agintarien Esku Dantza

San Joan bezpera dela eta, gaur, ekainaren 15ean, Festa Jardueretako zinegotzi ordezkariak, Alfonso Gurpegik, gure hirian ospatuko diren jarduerak aurkeztu ditu.

Hain zuzen ere, datorren larunbatean, ekainaren 23an, arratsaldeko 19:00etan Konstituzio plazan ospatuko den Agintarien Esku Dantza eta hiriko auzo desberdinetan piztuko diren San Joan suen aurkezpena egin du.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Nagusia eta Su Artifizialak: Sagueseko kontzertuak eta kartelak aurkeztu dira

2018ko Sagueseko kontzertuak

2018ko Aste Nagusia dela eta, gaur, ekainaren 8an, Festa Jardueretako zinegotzi ordezkariak, Alfonso Gurpegik, abuztuaren 11tik 18ra Saguesen izango diren kontzertuak aurkeztu ditu.

Era berean, aurtengo Aste Nagusiko eta Su Artifizialetako kartelak aurkeztu dira. Aste Nagusikoa Ángel Blanco Egoskozabal-aren lana da, eta Su Artifizialetako kartela irudiztatzen duen argazkia Marian Lázaro Martinena da (iazko Argazki lehiaketaren irabazlea).

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Nagusiko txosnak: zozketaren emaitza

Txosnen kartela

Gaur, eguerdiko 13:00etan, Donostiako Udaletxean, 2018ko Aste Nagusian jarriko diren 5 txosnen zozketa egin da oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen zituzten elkarte, entitate eta kolektibo herrikoien artean. Halaber, esleitutakoen zerrendako elkarteren batek uko eginez gero, ordezkoen zerrenda bat osatu da.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Nagusia - Sagueseko txosnak: zozketarako behin betiko zerrenda

Txosnen kartela

Honen bidez Donostia San Sebastián Festak-ek argitaratzen du 2018ko Aste Nagusian Saguesen txosnak jartzeko zozketarako onartuak izan direnen behin betiko zerrenda. Zozketa maiatzaren  28an, astelehena, eguerdiko 13:00etan Udaletxean egingo da.

Jarraitu irakurtzen