Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Festak

2018ko Aste Nagusia: Gazteentzako Gastronomi Lehiaketan Ainhoa Artolak eta Ane Achak "Ipurtzulos con Tomate" irabazi dute

Bikote irabazlea

Gaur eguerdian, abuztuak 12, Bretxan ospatu den Bertako produktuetako Gastronomi Lehiaketaren irabazleak Ainhoa Artolak eta Ane Achak osatutako bikotea izan da (Taldea: "Ipurtzulos con Tomate").

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Nagusia: aurtengo Igeldoko Harria Mikel Lopetegirentzat "Urra"

Mikel Lopetegi

2018ko Aste Nagusia dela eta, gaur, abuztuak  11, arratsaldeko 19:30ean Trinitate plazan jokatutako Igeldoko Harria harrijasotzaileen proban Mikel Lopetegik "Urra", 14 jasoaldiekin, irabazi du.

Jarraitu irakurtzen

"Gaua piztu" gaueko lasterketa aurkeztu da

Lasterketaren kartela

Gaur eguerdian ospatutako prentsaurrekoan, Auzoetako eta Deszentralizazioko, Erantzunkidetasun Zibikoko, Berdintasuneko eta Lankidetzako ataleko zinegotziak, Duñike Agirrezabalagak "Gaua piztu" gaueko lasterketaren IV. edizioa aurkeztu du. Lasterketa, datorren ostiralean, abuztuaren 10ean, 23:00etan ospatuko da. Prentsaurrekoan, Néstor López-Garín - Bera Bera RT -ko Komunikazio arduraduna - eta Ingrid da Pin Up egon dira.

Jarraitu irakurtzen

Itzurun Erraldoien eta Buruhandien konpartsa: Ekimen Erraldoia aurkeztu da

Ekimenaren irudia

Gaur goizean, Auzoetako eta Deszentralizazioko, Erantzunkidetasun Zibikoko, Berdintasuneko eta Lankidetzako ataleko zinegotziak, Duñike Agirrezabalagak, Super Amarako Giza Harremanetako arduradunarekin batera Gotzone de Miguel eta Itzurun konpartsakoa kidea den Iñigo Garcíarekin aurtengo Ekimen Erraldoia aurkeztu du.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Sagueseko kontzertuetako backstage-erako gonbidapenak zozketatuko ditugu

Zea Mays

Abuztuaren 8an, asteazkena, Sagueseko kontzertuetako bost gonbidapen bikoitz zozketatuko ditugu. Zozketan interesatua bazaude gure web orrialdean dagoen formularioa bete ezazu mesedez.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Nagusia: Bizikleta Festarako izen-ematea zabalik

Bizikleta Festa

Bizikleta Festan izena emateko epea zabalik dago jada; aurtengo edizioa abuztuaren 14an, asteartea, arratsaldeko 17:30ean egingo da Boulevardean. Izena emateko epea 2018ko abuztuaren 10ean itxiko da.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu da

Aurkezpenaren argazki bat

Gaur goizean, Donostian abuztuaren 11tik 18ra ospatuko den 2018ko Aste Nagusiaren egitaraua aurkeztu da. Prentsaurrekoan, Eneko Goia, Donostiako alkateak, eta Alfonso Gurpegui, Festak Jardueretako zinegotziak, parte hartu dute.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Nagusia: hainbat gastronomia lehiaketetarako izen-ematea zabalik

Lehiaketa gastronomikoak

2018ko Aste Nagusia dela eta, abuztuaren 11tik 18ra gure hirian ospatuko diren hainbat gastronomia lehiaketetarako izen-emateko epea zabalik dago.  Inskripzioak, Aste Nagusiko web orrialdean - "parte hartu" atalean -, egin daitezke.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Euskal Jaiak: Dantza Sueltoko Txapelketarako izen-ematea zabalik

Iazko bikote irabazlea

Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketan parte hartzeko izen-emateko epea zabalik dago eta abuztuaren 21ean, asteartea, eguerdiko 13:30ean bukatuko da.

Jarraitu irakurtzen

Aste Nagusiko DJ Gazteen III. Erakustaldia: emanaldien egutegia.

Erakustaldiaren kartela

Donostia/San Sebastián Festak sailak, Donostia Gazteria eta FNACen laguntzarekin, azken Aste Nagusietan izandako harrera ikusita, Kursaaleko terrazetan aurrera eraman zuen esperentzia errepikatzea erabaki du. Horrela, abuztuaren 11tik 18ra gaueko 23:30ean eta ezagunagoak diren DJeen telonero moduan, 16 eta 30 urte bitarteko Donostiar Djei euren saioak eskaintzeko abagunea ematen zaie.

Jarraitu irakurtzen