Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Festak

Aste Nagusia 2018: Su Artifizialen Nazioarteko 55. Lehiaketako Urrezko Maskorra Hermanos Caballer Pirotécnicos-ek irabazi du.

Urrezko Maskorra

Gaur, eguerdiko 12:00etan, Victoria Eugenia Antzokian Su Artifizialen Nazioarteko 55. Lehiaketaren palmaresa ezagutzera eman dute. 

Jarraitu irakurtzen

Aste Nagusia 2018: Iker Uriarte eta Gabriel Guiu XI. Marmitako Lehiaketako txapeldunak suertatu dira.

Bikote irabazlea

Gaztelubide Elkartearen eta BM Supermerkatuak-en laguntzarekin, Donostia San Sebastián Festak-ek antolatutako Aste Nagusiko XI. Marmitako Txapelketa jokatu da gaur goizean Gipuzkoa plazan. Irabazleak Iker Uriarte eta Gabriel Guiu (Uribola taldea) izan dira. Guztira 18 bikotek hartu dute parte.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Nagusia: Donostiako José Manuel Irigoyenek eta Tomás Nuñezek Aste Nagusiko II. Arkume Menestra Lehiaketa irabazi dute

Bikote irabazlea

Gaur arratsaldean, Aitzol parkean ospatu den Aste Nagusiko II. Arkume Menestra Lehaiketan  Donostiako José Manuel Irigoyenek eta Tomás Nuñezek osatutako bikotea izan da garaile. ("Ilunpe" elkartea).

Jarraitu irakurtzen

Aste Nagusia 2018: Iker Brea (senior kategorian) eta Amets Arrillaga (Haurren kategorian) Arrantza Lehiaketaren irabazleak

Haur-kategorian irabazleak

Gaur goizean, Miguel Angel Fernandez-en oroimenezko XXIV. Arrantza Lehiaketa jokatu da. Haur-kategorian (15 urte baino gutxiago) irabazlea Amets Arrillaga izan da eta senior-kategorian (15 urte baino gehiago) Iker Break irabazi du.

Jarraitu irakurtzen

Aste Nagusia 2018: Paellarik goxoena Xibaritak taldeko kideek prestatu dutena

Bikote irabazlea

2018ko Aste Nagusiko egitarauaren barruan, gaur, abuztuak 16, arratsaldeko 18:00etan Katalunia plazan ospatu den Aste Nagusiko II. Paella Lehiaketako irabazleak Donostiako Txomin Ruiz de Gauna Matesanz eta David Barrero Escalante izan dira ("Xibaritak" taldea).

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Nagusia: "Bamboo" taldea Koreografia Lehiaketaren irabazleak

Lehiaketaren une bat

Gaur arratsaldean, Harrobieta plazan (Altzan) ospatu den Koreografia Lehaiketaren irabazlea "Bamboo" taldea izan da. Bigarren postuan, "Ballet Ahlam" taldearen kideak gelditu dira eta hirugarren postuan "BMB" izeneko taldea.

Jarraitu irakurtzen

Aste Nagusia 2018: Aitzol Atutxak irabazi du aurtengo Urrezko Kopa

Aitzol Atutxa ete Iker Vicente lehian

2018ko Aste Nagusiaren egitarauaren barruan, gaur, abuztuak 15, arratsaldeko 19:30ean Trinitate plazan jokatutako aizkolarien Urrezko Kopa Aitzol Atutxak bizkaitarra irabazi du.

Jarraitu irakurtzen

Aste Nagusiko I. Legatza saltza berdean Lehiaketa Labaca ahizpentzat

Lehiaketaren irabazleak

Gaur goizean, Matia kalean (Antiguan) ospatutako Aste Nagusiko I. Legatza saltza berdean Lehaiketaren irabazleak Maite Labaca Arteagak eta Nieves Labaca Arteagak osatutako bikotea izan da. (Taldea: "Sisters Labaca").

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Nagusia: Ondarretako zinea eta kultura ekitaldi irisgarriak eta inklusiboak

Aste Nagusiko kartela

Donostia San Sebastián Festakek Ondarretako hondartzan pelikula sorta bat emateko programa prestatu du, eta kultura ekintza horien irisgarritasuna eta izaera inklusiboa bermatzeko, neurri sorta bat jarriko dugu abian pertsona guztiak, edozein egoera dutela ere, bertara sartu eta hura berdin-berdin gozatu dezaten, berdintasunez eta aukera berdinak edukiz.

Jarraitu irakurtzen

Aste Nagusia 2018: Goitibeheren V. Jaitsieraren emaitzak

Lehiaketaren argazkia

V. Goitibehera Jaitsiera Aste Nagusia izeneko proba, gaur abuztuak 12, jokatu da arratsaldeko 17:00etatik aurrera Markotegi bidean (Zuatzu), Aste Nagusiko egitarauaren barruan.

Jarraitu irakurtzen