Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Festak

Donostiako estropadak 2018: Lehen jardunaldiko denbora ofizialak

Lehen jardunaldiko denbora ofizialak, Bermeo Arraun Elkarteak egindako helegiteari, 2018ko Donostiako Estropadetako Lehiaketa Batzordeak emandako ebazpenaren ondoren.

 

 

Jarraitu irakurtzen

Donostiako estropadak 2018: Lehiaketa Batzordearen ebazpena

Lehiaketa Batzordeak, irailaren 2an estropadetako epaileek hartutako erabakiaren ondorioz Bermeoko Arraun Elkarteak aurkeztutako errekurtsoa ebazten du. Hona hemen hartutako erabakia:

 

 

Jarraitu irakurtzen

Euskal Jaiak 2018: Dantza Sueltoko Txapelketaren emaitzak

Gaur, irailaren 2an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, 2018ko Dantza Sueltoko Txapelketa ospatu da Donostiako Konstituzio plazan.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Estropadak: San Juan Iberdrola (emakumezkoetan) eta Zierbena Bahías de Bizkaia (gizonezkoetan) garaileak lehenengo jardunaldian

Donibaneko arraunlariak

San Juan Iberdrolako arraunlariak 10:41,66ko dendorarekin, garaileak suertatu dira emakumezkoen estropadan. Bigarren postuan Club de Remo Náutico de Riveira-ko trainerua (10:47,76), hirugarrenean  Orio - Babyauto (10:48,86) eta laugarren postuan Gu-Arraun-eko arraunlariak (10:55,40)

Gizonezkoen modalitatean berriz, garaipena Zierbena Bahías de Bizkaia-ko eskifaiarentzat izan da (19:26,20) eta haien atzetik, Go Fit Hondarribia (19:27.06), Santurtzi-Iberdrola (19:41.32) eta Cabo (19:43.22). Bermeo-Urdaibai klubari azken denborarekiko 15 segunduko penalizazioa jarri zaio abordaia egiteagatik (Art. 64)

Jarraitu irakurtzen

2018ko Donostiako Estropadak: sailkatze-estropadako denborak eta iganderako txandak

Estropadetako kartela

Gaur arratsaldean, datorren irailaren 2 eta 9an ospatuko diren Kontxako finaleko estropadetan parte hartuko duten tripulazioak sailkatze-estropadak burutu dira. Bai Emakumezkoen modalitatean, bai Gizonezkoenean zortzi tripulazio izango dira Bandera lortzeko lehiatuko direnak (gaur sailkatu direnak eta Donostiako tripulazioak). Emakumezkoen modalitatean denborarik onena Club de Remo Náutico de Riveira-rentzat izan da eta gizonezkoen modalitatean berriz, Bermeo-Urdaibai-Echebastar-Avia-Campos-Enagas klubarentzat

Jarraitu irakurtzen

Abuztuaren 31ko oroitzapenaren aurkezpena

Aurkezpenaren argazkia

Abuztuaren 31ko oroitzapena dela eta, gaur, eguerdiko 12:00etan Udaletxeko Pleno Aretoan ekitaldien egitaraua aurkeztu da.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Donostiako Estropadak aurkeztu dira

Aurkezpenaren argazkia

Gaur, abuztuaren 28a, eguerdiko 12:00etan  abuztuaren 30ean eta irailaren 2an eta 9an ospatuko diren 2018ko Donostiako Estropadak aurkeztu dira.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Euskal Jaiak aurkeztu dira

Aurkezpenaren argazkia

Gaur, goizeko 11:30ean Udaletxeko Gobernu Batzordearen Aretoan abuztuaren 30tik irailaren 9ra ospatuko diren 2018ko Euskal Jaiak aurkeztu dira.

Jarraitu irakurtzen

Su Artifizialen lehiaketako Epaimahai Popularraren Saria Hermanos Caballer piroteknietxeak irabazi du.

Aurtengo kartela

2018ko abuztuaren 11tik 17ra Donostian jokatu den Su Artifizialen 55. Nazioarteko Lehiaketan, ikusleengandik botu gehien jaso duena Hermanos Caballer piroteknietxeak (Castelló) izan da. Horrela, Urrezko Maskorra irabazteaz gain, publikoaren saria ere jasoko du.

Jarraitu irakurtzen

Aste Nagusia 2018: emakumezkoen II. Bandera Aste Nagusian Donostiarrak berriro irabazi du

Estropadako lehenengo hiru sailkatuak

Gaur goizeko 11:00etan Urumea ibaiko uretan jokatu den Emakumezkoen II. Bandera Aste Nagusian Donostiarra eskifaiak, iaz egin zuen legez, irabazpena lortu du.

Jarraitu irakurtzen