Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Festak

Nazioarteko inprobisatzaileen bira 2018

Datorren urriaren 14ean, 19:00etan Nazioarteko inprobisatzaileen bira ospatuko da Antzoki Zaharrean Mintzola ahozko lantegiak eta Lanku kultur zerbitzuek antolaturik Donostia/San Sebastián Festak-en laguntzarekin.

Informazio gehiago

Jarraitu irakurtzen

Santo Tomas Feria 2018: berrikuntzak oinarrietan eta epea zabalik

Donostia/San Sebastián Festak-ek 2018ko Santo Tomas Ferian postu bat jartzeko epea ireki du
Gaur Festakeko zinegotzitzak, aurten ikasle eta elkarteen artean txistorra postu bat jartzeko oinarrietan egon diren berrikuntzak jakinarazi ditu.

Informazio gehiago oinarri hauei buruz eta Feraiko gainerako oinarriei buruz Santo Tomás Feria 2018 atalean.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Inauteriak: kartel lehiaketaren deialdia zabalik

Kartel lehiaketa

Donostia / San Sebastian Festak-ek 2019ko inauteriak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du eta partikularrak zein enpresak parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Lanak aurkezteko epea urriaren 29an amaituko da, eguerdiko 13:30ean eta saria 1.000 eurokoa da, zergak barne.

Jarraitu irakurtzen

2019ko danborrada: haur danborradako pertsonaiak

Manuel de Larramendi Danborrada

Gaur, irailak 20, arratsaldeko 18:30ean, San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan 2019ko Haur Danborradaren antolakuntzari buruzko zenbait xehetasun finkatzeko bileran, datorren urteko Danborradako pertsonaiak eramango dituen ikastetxea aukeratu da. Aukeraketa, zozketa bidez egiten da halako pertsonaiak oraindik ordezkatu ez dituzten ikastetxeen artean, eta Colegio Jesuitinas (Aiete) Ikastetxeari egokitu zaio.

Danbor Nagusia txandakatuz aukeratzen da irteera ordena kontuan izanik eta aurten Manuel de Larramendi Ikastetxeari dagokio.

Jarraitu irakurtzen

Aste Nagusiko DJ Gazteen III. Erakustaldia: sari banaketa

Sari banaketa

Donostia/San Sebastián Festak sailak egiten ari den ahaleginean, Aste Nagusiko DJ gazteen III. Erakustaldia egitea proposatu zuen 2018ko Aste Nagusiaren barruan.

Jarraitu irakurtzen

Itzurun Erraldoien eta Buruhandien konpartsa: Ekimen Erraldoiaren emaitza

Txekearen ematea

Aurten, eta seigarren urtez jarraian, Iniciativa Gigante - Ekimen Erraldoia gauzatu da Aste Nagusiaren inguruko egunetan eta Aste Nagusian bertan. Donostiako Itzurun Erraldoi eta Buruhandien konpartsak Ekimen Erraldoia kanpainaren bitartez, kamiseten salmentarekin,  3.284,49€ bildu ditu Aspanogi Elkartearentzat (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea). 

Jarraitu irakurtzen

IV. Su Artifizialen Argazki Lehiaketa: argazki irabazleak

Argazki saritua

Joan den astean, IV. Su Artifizialen Argazki Lehiaketako epaimahaia, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kideek osaturikoak, bildu zen Lehiaketaren argazki irabazleak erabakitzeko. Aurkeztutako 107 argazkietatik honako hauek saritzea erabaki zuten:

Jarraitu irakurtzen

2018ko Donostiako Estropadak: III. Enpresa Kultura Berriaren ADEGI Sariak

Sarituen argazkia

Gaur eguerdiko 12:00etan eta Bokado Jatetxean, 2018ko Donostiako Estropadetan denborarik onena lortu duten bi traineru gipuzkoarrei (bai emakumezkoen modalitatean bai gizonezkoenean) Enpresa Kultura Berriaren ADEGI Sariak eman zaie.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Donostiako Estropadak - Emakumezkoen modalitatea: San Juan Iberdrola berriro garaile Kontxako Banderan

San Juan klubeko arraunlariak

San Juan Iberdrolako arraunlariek, 21:29,30eko denbora batekin, aurtengo Kontxako Bandera irabazi dute; haien atzetik Orio-Babyauto (21:41,24) bigarren postuan, Club de Remo Náutico de Riverira (21:48,52) hirugarrena gelditu da eta Gu-Arraun (21:59,04) laugarren postuan. Gaurko bigarren jardunaldiko estropadan, berriz, San Juan Iberdrola garaile suertatu da (10:47,64).

 

 

Jarraitu irakurtzen

2018ko Donostiako Estropadak-Gizonezkoen modalitatea: aurtengo Bandera Hondarribiarentzat

Hondarribiko arraunlariak Banderarekin

Aurtengo Kontxako bi jardunaldietan egindako 39:21,12ko denborarekin, Go Fit Hondarribiak 2018ko Bandera irabazi du. Hondarribitarrekin batera, Zierbena Bahías de Bizkaia (39:22,02), Orio-Babyauto (39:37,56) eta Bermeo-Urdaibai-Echebastar-Avia-Campos-Enagaseko (39:47,42) traineruek 2018ko ohorezko koadroa osatzen dute. Gaur, irailaren 9an, jokatu den estropadan, Bermeo-Urdaibaik  denborarik onena ezarri du (19:46,78) eta garaile suertatu da.

Jarraitu irakurtzen