Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Festak

2018ko Santo Tomaseko Feria: lehiaketen emaitzak

Txistorra lehiaketaren txapelduna

Gaur eguerdian, 2018ko Santo Tomaseko Ferian egin diren hainbat lehiaketako sariak banatu dira. Boulevardeko kioskoan, eguerdiko 13:00etan, Barazki eta Fruitu lehiaketak, Donostialdeko Ezti Lehiaketa eta Txorimalo lehiaketaren sariak banatu dira. Geroxeago, eguerdiko 13:30ean eta Gipuzkoa plazako karpan XXIII. Euskal Herriko Txistorra Lehiaketakoak eta arratsaldeko 13:45ean, Boulevardeko kioskoan ere, Donostiako Baserritar Jantzien II. Lehiaketarenak.

Jarraitu irakurtzen

Ainhoa Urienek eta Amaia Vicariok osatutako bikotea nagusitu da Santo Tomas Emakumezkoen III. Esku Pilota Txapelketan

Parte-hartzaileak

Gaur, Trinitate plazako frontoian jokatutako Santo Tomas Feriako Emakumezkoen III. Esku pilota Txapelketan Ainhoa Urienek eta Amaia Vicariok osatutako bikotea garaile suertatu da. Finalean, 22 - 21 irabazi diote Araitz Eizagirrek eta Alaitz Badiolak osatutako bikoteari. Partidak emaitza estua izan du: 22-21 eta irabazleak, atzetik joan dira markagailuan, bukaera arte.

 

 

Jarraitu irakurtzen

2018ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Intxaurrondo Kultur Etxea

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.

Jarraitu irakurtzen

Santo Tomaseko Feria 2018 aurkeztu da

Aurkezpenaren argazkia


Gure hirian, datorren ostiralean abenduak 21a, ospatuko den aurtengo Santo Tomaseko Feriaren egitaraua aurkeztu egin da gaur. Aurkezpena, udaletxeko Gobernu Batzordearen Aretoan izan da.

Prentsaurrekoa, goizeko 11:30ean hasi da eta bertan izan dira  Alfonso Gurpegui (Festa Jardueretako Zinegotzia), Mikel Urain Bengoechea (Be&Be Zukuak) eta Dotore Jantzi Iniziatibaren ordezkariak.

 

 

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak zerbitzuen gida aurkeztu du #hauereDKda

#hauereDKda

* Hiriko festa eta kultur eskaintzan aktiboki parte hartzeko 50 kanal.

* Denon eskura dauden 16 kulturgune + 18 liburutegiz osatutako sarea.

* Zerbitzu hauen artean gehienak doakoak dira.

* #hauereDKda izeneko gidan hiritarrengana & hiritarrekin komunikazioa eta parte-hartzeko bideak sendotzeko asmoz, zerbitzuek gure erakundean merezi duten protagonismoa eskura dezaten.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak ere bat egiten du Euskaraldiarekin

Euskaraldia: Donostia Kulturaren hamaikakoa

Donostia Kulturak ere bat egin du Euskaraldiarekin. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herrian egingo den iniziatiba honen helburua "Euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea da".

Jarraitu irakurtzen

Santo Tomaseko Feria 2018: txistorra postuen zozketaren emaitza

Zozketaren une bat

Aurtengo Santo Tomaseko Ferian Txistorra postu bat jartzeko zozketa egin da gaur, azaroak 15, eguerdiko 13:00etan Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Santo Tomaseko Feria: zozketara doazenen behin betiko zerrenda

Feriako kartela

Ohiko Santo Tomaseko Feria dela eta, Donostia San Sebastián Festak-ek txistorra saltzeko postuak banatzeko egingo den zozketara onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratzen ditu ohar honen bidez.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Santo Tomaseko Feria: zozketara doazenen behin behineko zerrenda

Txistorra postua

Ohiko Santo Tomaseko Feria dela eta, Donostia San Sebastián Festak-ek txistorra saltzeko postuak banatzeko egingo den zozketara onartutakoen behin behineko zerrendak argitaratzen ditu ohar honen bidez.

Jarraitu irakurtzen

Nazioarteko inprobisatzaileen bira 2018

 

Nazioarteko inprobisatzaileen bira 2018

Datorren urriaren 14ean, 19:00etan Nazioarteko inprobisatzaileen bira ospatuko da Antzoki Zaharrean Mintzola ahozko lantegiak eta Lanku kultur zerbitzuek antolaturik Donostia/San Sebastián Festak-en laguntzarekin.

Informazio gehiago:

Jarraitu irakurtzen