Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Festak

2019ko udako festak: kartel lehiaketa zabalik apirilaren 30era arte

kartel lehiaketa

Donostia San Sebastian Festak unitateak 2019ko Aste Nagusia, Estropadak eta Euskal Jaiak iragartzeko kartelak aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lanak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 30ean bukatuko da.

Jarraitu irakurtzen

2019ko inauteriak: Eureka Inauterietako Sari Nagusia - Palmaresa

Eureka konpartsa

Aurten, Eureka konpartsak "Coco, la película" gaiarekin irabazi du Inauterietako Sari Nagusia. Umorearen Sari Nagusia Furius konpartsarentzat izan da, "Yo fui a E.G.B." gaiarekin. Urnietako Oianume jatetxean atzo, martxoak 8, egindako afarian banatu ziren sariak.

Gaur larunbata, martxoak 9, arratsaldeko 17:01ean Loiolako Erriberetan eta bihar igandea, martxoak 10, goizeko 11:00etan Altzako Eltze Festan desfile berri pare bat ikusteko aukera izango dugu.

Jarraitu irakurtzen

Inauterietako jantzien diseinuen I. Saria Intxaur Txiki konpartsarentzat

Intxaur Txiki konpartsa

Atzo gauean, Ilunben 2019ko Konpartsen aurkezteko ospatutako ekitaldian, Inauterietako jantzien diseinuen I. Saria eman zen. Intxaur Txiki konpartsa, "Cuadros" izeneko gaiarekin, irabazlea suertatu zen lehenengo edizio honetan; Intxaurrondokoen atzetik Eureka konpartsa, "Coco, la película", eta Altzako Alegría de Alza, "Äfrica moderna", bigarren eta hirugarren postuetan geratu ziren hurrenez hurren.

Aipatuko Saria, Donostia / San Sebastián Festak-ek antolatu zuen, Donostiako Modaren Klusterrarekin batera eta Garbera merkataritza zentroaren babesarekin batera. Sari gisa, Donostiako oihal dendetan erosteko 2.000€ko txartela irabazleentzako eta 1.000€ko bi txartel bigarren eta hirugarren sailkatuentzat.

Ekitaldia bukatu orduko, Ernesto Gascok -Donostiako alkate ordeak-, Alfonso Gurpeguik -Festa Jarduetarako zinegotziak-, Nuria Vegasek -Garbera Merkataritza zentroa-, Laura Chamorrok -Donostiako Modaren Klusterra– eta Iñigo Garcíak –SS Shops– sariak banatu zituzten

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak 5 milioi euro erabili ditu arte sorkuntza bultzatzeko

Alfonso Gurpegui, Jaime Otamendi eta Jon Insausti, ezker-eskubi

Gaur goizean aurkeztu du Donostia Kulturak 2018ko ekitaldien memoria. Datozen egunetan egongo da oso-osorik eskegita Urteko memorien atalean.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Inauterietako egitaraua aurkeztu da

Aurkezpenaren argazkia

Gaur, Udaletxeko Gobernu Batzorde Aretoan aurtengo Inauterietako egitaraua aurkeztu da.

Prentsaurrekoa, goizeko 11:30ean hasi da eta bertan Alfonso Gurpegi (Festa Jardueretako zinegotzia) izan da.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Inauteriak: Momo jainkosa, kartela eta sari berria aurkeztu dira

Prentsa oharran parte hartu dutenek

Gaur goizean, Alfonso Gurpegik, Festa Jardueretako zinegotziak, Donostiako Gobernu Batzorde Aretoan, gure hirian datorren otsailaren 28tik martxoaren 4ra ospatuko diren 2019ko Inauterietako Momo jainkosa eta Kartela aurkeztu ditu.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Kaldereroen eta Inude eta Artzainen egitaraua aurkeztu dute

Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionala datorren larunbatean, otsailak 2, gaueko 21:45ean aterako da Alde Zaharreko kaleetan zehar. Kresala Elkarteak antolatzen duen Inude eta Artzainen Konpartsa, aldiz, otsailaren 3an, igandean, aterako da eguerdiko 12:00etan.

Bi ekitaldiak, gaur goizean aurkeztu dira. Aurkezpeneko prentsaurrekoan Alfonso Gurpegui, Festa Jardueretako zinegotzi ordezkaria, Maribel Gartzia eta Monika Miranda (Hondarribiako Alarde mistoko Jaizkibel konpainiaren ordezkariak) eta Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalaren ordezkari batzuk izan dira.

Inude eta Artzaien konpartsen ordezkari bezala: Cristina Dominguez eta Aitzol Ena (Groseko Artzai eta Iñudeak konpartsa-Artiñau) eta Maika Nodar, Cristina Churruca eta Ainhoa Dorronsoro (Amarako Ikasbide Guraso Elkartea konpartsa) izan ditugu.

Jarraitu irakurtzen

2019ko San Sebastián eguna: Helduen Danborrada eta danborradeei buruzko web berria aurkeztu dira

Aurkezpenaren argazki bat

2019ko San Sebastian eguna dela eta, gaur, urtarrilak 15, udaletxeko Gobernu Batzordearen Aretoan Helduen Danborradaren aurkezpena egin da. Era berean,  Banco Sabadell Guipuzcoano-k babestutako danborradeei buruzko web berria ere aurkeztu da.

Prentsaurrekoa goizeko 11:30ean hasi da eta bertan izan dira Eneko Goia, Donostiako alkatea, Alfonso Gurpegui, Festa Jardueretako zinegotzia, Gaztelubide eta Unión Artesana Danborradetako Danbor Nagusiak eta Banco Sabadell Guipuzcoano-ko ordezkaria, Itziar Mahave.

 

Jarraitu irakurtzen

2019ko San Sebastián eguna: Haur Danborrada aurkeztu da

Momento rueda prensa

2019ko San Sebastian eguna dela eta, gaur ostiralean, urtarrilak 11, udaletxeko Pleno Aretoan Haur Danborradaren aurkezpena egin da.

Prentsaurrekoa, eguerdiko 11:30ean hasi da eta bertan izan dira Eneko Goia, Donostiako Alkatea, Alfonso Gurpegui, Festa Jardueretako zinegotzia, Anne Vicente de la Fuente (Danbor Nagusia - Manuel de Larramendi Ikastetxea) eta Haur Danborradaren beste pertsonai batzuk (Colegio Jesuitinas (Aiete) Ikastetxea).

 

Jarraitu irakurtzen

2018ko Santo Tomaseko Feria: Emakumezkoen III. Urrezko Kopan Nerea Sorondo garaile

Probaren txapelduna

2018ko Santo Tomaseko Feria dela eta, gaur, abenduak 21, eguerdiko 13:30ean Trinitate plazan  Emakumezkoen III. Urrezko Kopa jokatu da. Aipatutako proban, bost aizkolarik parte hartu dute eta Berako Nerea Sorondok irabazi du.

Jarraitu irakurtzen