Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Festak

Aste Nagusia 2019: Paellarik goxoena Vaella Palenciana taldeko kideek prestatu dutena

2019ko Aste Nagusiko egitarauaren barruan, gaur, abuztuak 14, arratsaldeko 18:00etan Katalunia plazan ospatu den Aste Nagusiko III. Paella Lehiaketako irabazleak Donostiako Baudilio Castrillo eta Rodrigo Castrillo izan dira ("Vaella Palenciana" taldea).

Jarraitu irakurtzen

2019ko Aste Nagusia: Gazteentzako Gastronomi Lehiaketan Ane Otaegik eta Nerea Rey-ek "Janbur&Gesote" irabazi dute

Txapeldunak egindako hanburgesekin

Gaur eguerdian, abuztuak 11, Bretxan ospatu den Bertako produktuetako Gastronomi Lehiaketaren irabazleak Ane Otaegik eta Nerea Rey-ek osatutako bikotea izan da (Taldea: "Janbur&Gesote").

Jarraitu irakurtzen

Aste Nagusia 2019: Goitibeheren VI. Jaitsieraren emaitzak

Kategoria guztietako txapeldunak

VI. Goitibehera Jaitsiera Aste Nagusia izeneko proba, gaur abuztuak 11, jokatu da arratsaldeko 17:00etatik aurrera Markotegi bidean (Zuatzu), Aste Nagusiko egitarauaren barruan.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Aste Nagusia: Jokin Eimendi garaile aurtengo Igeldoko Harrian

Jokin Eizmendi garaile

2019ko Aste Nagusia dela eta, gaur, abuztuak  10, arratsaldeko 19:30ean Trinitate plazan jokatutako Igeldoko Harria harrijasotzaileen proban Jokin Eizmendi Manterolak, 15 jasoaldiekin, irabazi du.

Jarraitu irakurtzen

Itzurun Erraldoien eta Buruhandien konpartsa: Ekimen Erraldoia aurkeztu da

Aurkezpenaren argazkia

Gaur goizean, Festak Jardueretako zinegotziak, Jon Insaustik, Super Amarako Giza Harremanetako arduradunarekin batera Gotzone de Miguel eta Itzurun konpartsakoa kidea den Iñigo Garcíarekin aurtengo Ekimen Erraldoia aurkeztu du. Aipatutako prentsa aurrekoan, Beroa Elkarteko kidea den Pedro Pérez-ek parte hartu du.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Euskal Jaiak: Dantza Sueltoko Txapelketarako izen-ematea zabalik

Iazko bikote irabazlea

Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketan parte hartzeko izen-emateko epea zabalik dago eta abuztuaren 20an, asteartea, eguerdiko 13:30ean bukatuko da.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu da

Aurkezpenaren argazki bat

Gaur goizean, Donostian abuztuaren 10etik 17ra ospatuko den 2019ko Aste Nagusiaren egitaraua aurkeztu da. Prentsaurrekoan,  Jon Insaustik, Festak Jardueretako zinegotziak, eta Aste Nagusiko hasieran Artillero abestuko duten Real Sociedad-eko neskek parte hartu dute.

Aste Nagusiko egitaraua, bihar, uztailaren 23an, eguerdiko 13:00etan, argitaratuko dugu gure web orrialdean.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Su Artifizialen Lehiaketaren egitaraua aurkeztu da

Aurkezpenaren argazki bat

Gaur goizean, Festak Jardueretako zinegotziak, Jon Insausti-k Su Artifizialen 56. Nazioarteko Lehiaketaren egitaraua aurkeztu du.

Lehiaketa, zentzu hertsian esanda, abuztuaren 10etik 16ra izango da eta, ohi denez, Aste Nagusiari amaiera emateko, abuztuaren 17an RICASA piroteknietxearen ikuskizun piromusikala izango dugu.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Udako Festetako kartelak aurkeztu dira

Aukezpenaren argazkia

2019ko Udako Festak direla eta, gaur goizean honako Festetako kartelak aurkeztu dira: Aste Nagusia (abuztuaren 10etik 17ra), Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa (abuztuaren 10etik 17ra), Euskal Jaiak (abuztuaren 29tik irailaren 8ra) eta Kontxako Bandera (abuztuak 29a, irailak 1a eta 8a).

Jarraitu irakurtzen

2019ko Aste Nagusia - Ferialan parte hartzeko eskaera

Paseo berriko Noria

Donostia Kulturaren eta Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkartearen (AFADE) artean eraberritutako Hitzarmena betez, honekin batera jakinarazten dugu, Aste Nagusia 2019 dela eta, ireki dela hiriko leku desberdinetan instalatuko den Ferian parte hartzeko gune baten eskaera egiteko epea.

Jarraitu irakurtzen