Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Literatura

Eguzkitekak lehen hilabetea bete du

Eguzkiteka

Duela hilabete bat, uztailaren 7an, inauguratu zen Eguzkiteka, Kontxako hondartzako liburutegia. Kontxa pasealekuaren azpiko espazioan kokatua dago, erlojuen parean, La Rotonda diskoteka egon zen lekuan. Donostia Kulturaren liburutegi sareko zerbitzu honek hainbat ezaugarri bereizi ditu irekiera ordutegia eta zerbitzuei dagokionez.

Jarraitu irakurtzen

2017-2018: aurten ere 600dik gora ikastaro aukeran

2017-2018 ikasturteko ikastaroak

2017-2018 ikasturtean kultur etxeetan eskainiko diren ikastaroak aurkeztu ditu Donostia Kulturak gaur goizean, hilak 11, egindako agerraldian. Ikastaroen matrikulazioa 2017ko irailaren 12tik 26ra bitartean egiteko aukera izango da, edozein kultur etxetan zein Donostia Kulturaren webgunean.

Jarraitu irakurtzen

Liburu eta Disko Azokaren 42. edizioa uztailaren 16ra arte

Liburu eta Disko Azoka

Gaur, ekainak 30, Donostiako Liburu eta Disko Azokaren aurkezpena egin da. Azokaren gunea liburu eta disko salmentarekin uztailaren 16ra arte egongo da zabalik ordutegi honetan: 11:00-14:00 / 17:00-21:00. Ordutegia aldatzeko eskubidea Liburu Azoken Batzordearen esku gelditzen da.

Jarraitu irakurtzen

Eguzkiteka, Kontxa hondartzako liburutegia

Eguzkiteka

Gaur, ekainak 29, Eguzkiteka, Kontxako hondartzan zabalduko den liburutegiaren aurkezpena egin da. Kontxa pasealekuaren azpiko espazioan kokatua egongo da, erlojuen parean, La Rotonda diskoteka egon zen lekuan. Inaugurazioa uztailaren 7an egingo da.

Jarraitu irakurtzen

2017ko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 26tik irailaren 6ra izango da, biak barne.

Jarraitu irakurtzen

Poesia eta Pentsamendua: hamargarren urteurrena

Imanol Larrinaga, Poesia eta Pentsamendua 2017

Gaur, ekainak 5, Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak aurkeztu dira. 2008an Felipe Juaristik, Juan Ramon Makusok, Pello Otxotekok eta Aritz Gorrotxategik Donostia Kulturaren babesarekin hasiera eman zioten ekimen honek, hainbat poeten parte hartzea lortu du. Aurten bi egunetako jardunaldia antolatu da, ekainaren 7an Chillida Lekun eta 12an, Victoria Eugeniako Club Aretoan.

Jarraitu irakurtzen

Liburuaren Nazioarteko Eguna: hainbat ekitaldi apirilean zehar

Jokin Mitxelena, Liburuaren Nazioarteko Eguna

Gaur, apirilak 7, Liburuaren Nazioarteko Egunaren jarduerak aurkeztu dira. Apirilaren 23an, igandea, Gipuzkoa plazan Liburu-denden Elkartearen Liburu Azoka egingo da egun osoan zehar, goizeko 9:30etik gaueko 20:00etara.

Jarraitu irakurtzen

2017ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

San Telmo Museoa

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia apirilaren 10etik 23ra.

Jarraitu irakurtzen

Musika, merkatuak, zientzia eta munduko festak izango dira Olatu Talkako ardatz

Olatu Talkako programazio aurrerapena aurkezteko pren

Olatu Talka jaialdian, musika, merkatuak, zientzia eta munduko festak izan dira ardatz. Aurten 160 proposamen inguru jaso dira eta merkatuetako eta kontzertuetako deialdiak ere arrakastatsuak izan dira eta, ondorioz, programazioa bereziarekin dator aurten. Hona hemen ekitaldietako batzuk.

Jarraitu irakurtzen

Beste Hitzak: Eslovenian egonaldia egiteko euskal idazleentzako deialdia

Beste Hitzak

Euskal idazleek apirilaren 30a arteko epea dute Eslovenian zortzi asteko literatur sorkuntza egonaldirako eskaerak aurkeztu ahal izateko.

Jarraitu irakurtzen