Literaktum jaialdian 7 erakusketa izango ikusgai gai. Horietako bat Dick Bruna. Miffyren mundua, Aiete kultur etxean eta Dick Bruna herbeheretar ilustratzaile ezagunaren omenez egindako erakusketa.
Literaktum jaialdian klasikoek ere beren txokoa izango dute. Batetik, Gustave Flauberten Madame Bovary liburuaren inguruko solasaldia eta afari literarioa izango dugu. Bestetik, Victor Hugoren figuraren inguruan ibilbide literarioa egingo da Pasai San Pedro eta Pasai Donibaneren artean.
Azaroaren 8an eta 9an San Telmo Museoan Emakume idazleen mundu bat, XXX. Nazioarteko Literatura Topaketa ospatuko da. Evelyne de la Chenelière-k hitzaldia eskainiko du hilaren 8an eta Lydie Salvayre-k 9an arituko da. Ekitaldi biak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira eta sarrera librea izango da aretoa bete arte. Azaroaren 8ko moderatzailea Rosa de Diego izango da eta 9koan berriz, Luisa Etxenike arituko da moderatzaile lanak egiten.
Literaktum jaialdian Wangari Maathai eta bakerako zuhaitzak erakusketa eta lantegia izango dugu Aitziber Alonsoren eskutik. Aurten ere Literaktum Wikilantegian etorriko diren idazleen artikuluak sortu eta gaurkotuko dira. San Telmon, Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburuaren inguruko mahai ingurua egingo da Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuzarekin batera.
Literaktum jaialdia jantzi berriz eta indarberrituta iritsiko zaigu datorren azaroaren 14tik 25era. Edizio berezia izango da, lehenik eta behin, jaialdiaren datak maiatzetik azarora aldatu baitira. Horrekin batera, irudi berria, atal berriak eta kolaborazio sare zabalagoa erakutsiko ditu. Lehen izenak ere konfirmatuko ditugu: John Banville, David Foenkinos, Rosa Montero eta Uxue Alberdi.
Datorren astelehenetik aurrera, urriak 2, Donostiak Kulturako liburutegi sarean irakurketaren zaletasuna baino haratago doazen bi jarduera abiatuko dira ikasturte honetan: Liburu Baby Kluba eta Ipuinaren Ordua.
Eneko Goia, Donostiako alkateak, eta Jokin Aperribay, Real Sociedad Fundazioaren presidenteak, Donostia Kulturak eta Real Sociedad Fundazioak adostu duten elkarlana aurkeztu dute gaur: Korner-Kultura & Futbol Festibala. Korner-en lehen edizioa 2018ko otsailaren 19tik 24ra egingo da eta Ernest Lluch Kultur Etxean izango du egoitza, Anoetako Estadioan.
Gaur, irailak 5, egile gazteei zuzendutako DK Poesia lehiaketaren lehenengo edizioaren aurkezpena egin da.
Gaur, abuztuak 30, Poesia Orduak aurkeztu dira. Aurtengo saioak irailaren 4an eta 5ean izango dira Victoria Eugenia Club aretoan iluntzeko 19:30ean.
Astelehenean, hilaren 4an, Jukebox EkaHitza, ikuskizuna aurkeztuko da. Paddy Rekalde, Arkaitz Cayado Itsua eta Oier Floresen eskutik. Errezitaldi honen oinarria Rekaldek eta Durangoko Itsua musikariak Beat Salad records zigiluarekin kaleratu duten single bat da.
Paddy Rekalde (Bilbo, 1964), idazle eta poeta. 1997an argitaratutako Aizu, Paddy! ipuin-liburuarekin hasi zuen bere ibilbide literarioa. Geroztik, narrazio laburrak (Whiskey koloreko gauak, 1999), eleberriak (Rebel Mayo Colorao, 2002; Ragga-ragga dator gaua, 2006) eta poema-liburuak (Sex abaroa, 2000; Bilbo dub kronikak, 2004) idatzi ditu. Taberna-zuloetako gau giroa, sexua, drogak, rock musika, eta deserrotutako jendea dira haren lanen gai nagusiak. 2005ean The Clash: punk, rock'n'roll & reggae matxinada argitaratu zuen. 2011n poesiara itzuli zen Spray poema bildumarekin eta azken bi urtetan haurrentzako ipuinak idatzi ditu: Sagarraren misterioa (2016), Kartoizko kaja (2016), eta azkenik Eta sagarrondoa banintz? (2017).
Asteartean, hilaren 5ean, Beatriz Chivitek, Pekineko kea poema liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du. Paula Olaz eta Javier López Jasok ekitaldirako konposatutako musikak eta Mar González Ruiz de Larramendiren bideoak girotuko dute emanaldia.
Beatriz Chivite (Iruña, 1991). Txinatar filologia eta Ekialdeko Arte Historian lizenziatua, poesia hainbat sari jaso ditu. Iruñeko Udala Poesia Saria (2012) Pekineko kea liburuarekin (2017, Pamiela), Txinan bizitutako esperientzian inspiratua. Arabako Foru Aldundiaren Ernestina Champourcin XXV. Poesia saria (2014) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta saria (2015) Metro poemategiarekin (2014). Azken hau gaztelaniaz argitaratu da Papeles Mínimos (2016) argitaletxearen eskutik. 2016an Bilboko Udalak antolatzen duen Blas de Otero Saria irabazi zuen Biennale lanarekin.
Euskara, gaztelania, ingelesa, italiera, txinera mandarina eta frantsesa menderatzen ditu. Esloveniako Mariborretik Euskal Herrira etorri berria da, Beste Hitzak / Other Words programaren idazle gonbidatua izan da bertan.
Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero Euskal Jaietan egin ohi diren errezitaldi hauen antolatzaileak. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte, eta gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira, emanaldien egunetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Euskal idazleek irailaren 11a arteko epea dute Frisiako Leewardenen zortzi asteko literatur sorkuntza egonaldirako eskaerak aurkeztu ahal izateko.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2019 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa