Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Literatura

Gaurtik aurrera, martxoak 5, Okendo Kultur Etxeko zerbitzu guztiak zabalik

Okendo Kultur Etxea

Joan den hilabetean Okendo Kultur Etxean gertatu zen sutearen ondoren, hainbat zerbitzu itxi egin behar izan ziren. Garbiketa lanak aurrera egin ahala zerbitzuak irekitzen joan dira, eta gaur, martxoak 5, kultur etxeko zerbitzu guztiak zabalduko dira eta ohiko funtzionamendua izango dute.

Jarraitu irakurtzen

Kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzen epea zabalik

Antzoki Zaharra

Donostia Kulturak martxan jarri du irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzen deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 27an amaituko da.  Bertan Donostiako udalerrian kultur egitasmo edo jarduerak antolatzen dituztenek parte har dezakete.

Jarraitu irakurtzen

Anoeta Estadioaren birmoldaketa eta Ernest Lluch Kultur Etxea

Ernest Lluch Kultur Etxea

Anoeta Estadioaren birmoldaketa lanak direla eta, Ernest Lluch Kultur Etxeko Liburutegia eta Amarako KZgunea itxita egongo dira martxoaren 1etik aurrera.

Jarraitu irakurtzen

Korner, Kultura & Futbol Festibala bikain abiatu da

Korner festibala

Korner, Kultura & Futbol Festibalaren lehen edizio honetan 2.500 lagunetik gora gerturatu dira ekitaldietara. 20 gonbidatu inguru izan ditugu jaialdian, horien artean, Xabi Alonso, Ray Loriga, Bernardo Atxaga, Anari, Jorge Valdano, Carlos Zanón, Ander Izagirre eta John Benjamin Toshack.

Jarraitu irakurtzen

Joan Mari Irigoienek liburu dohaintza egin dio Donostia Kulturari

Joan Mari Irigoien

Korner, Kultura & Futbol Festibalaren hasiera ekitaldian, omenaldia egin zaio Sanseko jokalari izandako Joan Mari Irigoien idazleari. Gainera, bertan eman da ezagutzera Irigoienek 1000 liburutik gorako dohaintza egin diola Donostia Kulturaren Udal Liburutegi Sareari.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak oso ontzat jo du Kultur Hiriburutzaren ondorengo urtea

Jaime Otamendi, Miren Azkarate, Alfonso Gurpegui eta Jon Insausti eta

Gaur, otsailak 13, Donostia Kulturak 2017. urtearen memoria aurkeztu du, eta erakundearen ordezkariek azpimarratu dute iaz datu bikainak izan zituela eta Kultur Hiriburutzak utzitako ondareari segida eman zitzaiola.

Jarraitu irakurtzen

2017ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Intxaurrondo Kultur Etxea

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra bitartean.

Jarraitu irakurtzen

Literaktum 17: Balorazioa

Literaktum jaialdiak aurten ere zituen aurreikuspenak bete ditu: 58 jarduera; 4.000 pertsonatik gora; 56 gonbidatu; streaming bidezko emanaldiak; elkarlanean sakontzea eta bi astez Donostia hitzen hiria bilakatzea.

Jarraitu irakurtzen

Wikiliburutegiak: liburutegiak eta Wikipedia

Wikiliburutegiak: liburutegiak eta Wikipedia

Gaur, azaroak 27, 2016ko Donostia Hiriburutzaren legatuan oinarritutako Wikiliburutegiak: liburutegiak eta Wikipedia proiektuaren barruan 2017an zehar egindako lana eman da ezagutzera, baita 2018an zehar aurreikusitakoa ere. Era berean, egitasmoaren berri emateko ekitaldi bat antolatu da abenduaren 4an, 19:00etan, Victoria Eugenia Cluben.

Jarraitu irakurtzen

2018an jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak: epea zabalik abenduaren 11 arte

Jaialdia Donostian

Donostian musika, antzerki, dantza, liburu, ikus-entzunezko eta ikusmen-arteen jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko deialdia egin du Donostia Kulturak. 2017ko azaroaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (212. zkia.) argitaratu dira eta epea 2017ko abenduaren 11n amaituko da.

Jarraitu irakurtzen