Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Erakusketak

San Telmo eta Hamabostaldia, "Artea eta mitoa" erakusketan lankidetzan

Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak erakusketatik Musika Hamabostaldiaren eta San Telmo Museoaren lankidetza bat sortu da, urtero jaialdiak museoan antolatzen dituen jarduera eta kontzertuetatik harago (aurten ere izango dira: Ostegun Musikalak San Telmon eta haurrentzako jarduerak abuztuko programazioan).

Jarraitu irakurtzen

Olinpoko jainkoak San Telmora iritsi dira Museo del Prado eta “la Caixa” Gizarte Ekintzaren eskutik

Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak erakusketa aurkeztu dugu gaur, eta bihartik aurrera, uztailak 7, bisitatu ahal izango da, urriaren 28ra arte; “la Caixa” Gizarte Ekintzak eta Museo Nacional del Pradok antolatua da, San Telmo Museoaren lankidetzarekin.

Jarraitu irakurtzen

"Fantasmías & Antepasadolls – Sandra Arteaga" erakusketa Beldurrezko Astean

Sandra Arteaga

2018 Beldurrezko Asteak erakusketa bat eskaini dio Sandra Arteaga (Terrassa, Bartzelona, 1980) artista katalanaren lanari. Hala, Donostiako Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa bisitatuko dute bere izakiek urriaren 27tik azaroaren 11ra.

Jarraitu irakurtzen

"Superheroiak – David Aja" erakusketa Beldurrezko Astean

The Seeds

Superheroiak Ipar Amerikako superheroien komikira egindako hurbilketa bat da, David Ajaren lanaren bitartez: egile joria bera, Marvel Comics-en ibilbidea egina duena hainbat azal eta istoriotxo sortzen, Iron Fist, Hawkeye, Wolverine, Daredevil edo The Avengers bezalako pertsonaia famatuenak.

Jarraitu irakurtzen

Uztailaren 1ean hasiko da udako programazioa Urgulleko hiru zentroetan

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull mendia, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin. Egunero egongo dira zabalik, eta astelehenetik ostiralera haurrentzako jarduerak eskainiko dituzte. Gainera, aurten, Donostiari begira erakusketako maketak zaharberrituko dituzte eta prozesua zuzenean ikusteko aukera egongo da erakusketan bertan.

Jarraitu irakurtzen

Gema Intxausti, Erlea Maneros eta Bulegoa z/b taldea dira aurtengo Gure Artea sarien irabazleak

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Gure Artea sarien aurtengo irabazleak eman ditu ezagutzera: Gema Intxausti, Erlea Maneros eta, azkenik, Bulegoa z/b taldeko Beatriz Cavia, Isabel de Naverán, Miren Jaio eta Leire Vergara. Sailburuak Donostiako San Telmo Museoan izandako ekitaldi batean eman du albistea, eta harekin batera izan dira hiru sariak jasoko dituzten artistak. Sariak banatzeko gala azaroan egingo da.

Jarraitu irakurtzen

BBVA Bildumaren “El sembrador” (Ereilea) mosaikoa sartu du bere erakusketa iraunkorrean San Telmo Museoak

Museoak gordailuan jaso du “Ereilea” mosaiko monumentala, BBVA Bildumak utzitako pieza, eta “Tradizioak bizirik dirau” atalean instalatu dute, Gipuzkoako XVI. mendeko baserri tipiko baten erreprodukzioa ikus daitekeen aretoan, “Berriro igo nauzu” ikus-entzunezkoaren proiekzioarekin batera.

Jarraitu irakurtzen

2018ko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 25etik irailaren 6ra izango da, biak barne.

Jarraitu irakurtzen

Kutxaren tradizioa eta garaikidetasuna HAU diseinu lehiaketaren bigarren edizioan

Kutxa izan da edizio honetan aukeratutako objektua eta gaurtik aurrera San Telmo Museoko gastrokultura gunean ikusgai izango dira lehiaketan parte hartu duten lanetako batzuk, horien artean Iván Angulo eta Iker Lorenzoren K-UTXA irabazlea.

Jarraitu irakurtzen

I. Artista Liburuen Donostia Sarian parte hartzeko deialdia zabalik

Arteliburu 21ek eta Arteko Galeriak lehen aldiz artista liburuen lehiaketarako deialdia egin dute, I. Artista Liburuen Donostia Saria, San Telmo Museoarekin, Kutxa Kulturrekin eta Koldo Mitxelena Kulturunearekin elkarlanean, eta Donostiako Zinemaldiaren babesarekin.

Jarraitu irakurtzen