Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Erakusketak

Artea, euskal kultura, diziplina arteko tailerrak eta gehiago museoan familientzako

Sendo eta egonkortuta dago jadanik San Telmo Museoak ikasturtean zehar familiei eskaintzen dien programazioa. Aurtengoan ere, museoak askotariko proposamen egonkorra aurkezten du urrian hasi eta Aste Santura bitarte (jaitsi PDFa). Jarduera hauen helburua museoa familien aisialdirako gune ireki bihurtzea da eta, horretarako, familientzat bereziki diseinatutako jarduerak eskaintzen ditu.

Jarraitu irakurtzen

Zukan Triorekin iritsiko da Musika Garaikidearen IX. Zirkuitua San Telmora

Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuituaren bederatzigarren ekitaldia abian da jada, eta aurten ere kontzertu horietako batzuk San Telmo Museoan izango dira; besteak beste, aste honetan bertan Zukan Trio.

Jarraitu irakurtzen

Emakumeek ondarearei egindako ekarpenen inguruko jarduerak, urrian

Ondarea, emakumeen emaria izango da gai nagusia aurten Ondarearen Europako Jardunaldietan. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta eta lurraldeko hainbat erakunderen artean osatutako programazioan, San Telmo Museoak bisita gidatuak eta hitzaldi bat antolatu ditu. Denetan emakumea izango da ardatza; izan ere helburua da emakumearen eginkizuna ikusaraztea ondarea sortu, zaindu eta transmititzeko garaian.

Lehen hitzordua bihar izango da, urriak 3, 19:30ean. Ander Berrojalbizek 30 emakume eta iturri bakar bat. 1507ko sorgin erreketaren inguruko enigma historikoa hitzaldia eskainiko du, eskuartean duen ikerketa batetik abiatuta.

Horrez gain, bisita gidatuak eskainiko ditu museoak emakumeek gure gizartean izan duten lekua (edo izan ez dutena) ezagutarazteko. Bisita hauek doakoak izango dira, baina aurrez izena ematea beharrezkoa izango da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 71

Urriaren 20an

Urriaren 27an

Jarraitu irakurtzen

San Telmo Pil-pilean bisitak, urrian eta azaroan berriro

Uda aurretik lehenengoz programatu ondoren, urriko eta azaroko ostiraletan eta larunbatetan berriro ere eskainiko du San Telmo Museoak San Telmo Pil-pilean.

Jarraitu irakurtzen

Urriaren 2an hasiko dira ikasturte honetako +55 Kultur Gidak bisita gidatuak

Seigarrena izango da 2018/2019 ikasturtea +55 Kultur Gidak programarentzako. Urtez urte egonkortuz joan da eta, gaur egun, museoko eskaintza arrakastatsuetako bat da. Programak doako bisita gidatuak eskaintzen dizkie 55 urtetik gorakoei museoko erakusketa iraunkorra sakonki ezagutzeko, sei ibilbideren bidez.

Jarraitu irakurtzen

Black is Beltza erakusketa, azaroaren 18ra arte ikusgai

Ekainaren 15az geroztik San Telmo Museoko Laborategian dohainik ikusgai dago Black is Beltza erakusketa, eta itxiera irailaren amaieran aurreikusita bazegoen ere, filma estreinatzearekin batera erakusketa ere irekita egon dadin luzatu egingo da, azaroaren 18ra bitarte.

Jarraitu irakurtzen

Giza eskubideen inguruko saioak irailean San Telmo Museoan

Giza Eskubideen Adierazpenaren 70. urteurrenaren harira, urtean zehar hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatu dituzte San Telmo Museoak eta Baketikek; xedea giza eskubideen egungo egoeraren eta bere potentzialaren inguruan eztabaida kritikoa sustatzea da.

Jarraitu irakurtzen

Bihar, abuztuak 25, San Telmo Gaua "Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak"en inguruan

San Telmo Museoak San Telmo Gaua antolatuko du Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak erakusketa ardatz hartuta bihar, abuztuak 25. 20:30etik 24:00etara, erakusketa, eta museoko eliza eta klaustroa irekita egongo dira, taberna zerbitzuarekin. Sarrera doakoa izango da lekuak bete arte.

Bisita gidatuak

Horrez gain, museoak doako bisita gidatuak eskainiko ditu aipatutako erakusketara: 21:00etan, 22:00etan eta 23:00etan gaztelaniaz, eta 21:30ean eta 22:30ean euskaraz.

Bisita gidatuetako taldeak 25 lagunekoak izango dira gehienez, eta txartelak egun bereko 20:30etik aurrera eskuratu ahal izango dira museoko leihatilan. 40 minutuko ibilbidean bisitariek erakusketako gako eta obra nagusienak ezagutzeko aukera izango dute.


Mikel Chamizok mitoak eta musika klasikoa lotuko ditu

Orain milaka urte, artean etikarik eta zientziarik ez zegoenean, gizakiek erantzun bat bilatu behar izan zuten ulertzen ez zuten guztia argitu ahal izateko. Mitoak kontakizun tradizional eta zoragarriak dira, naturaren eta giza bizitzaren enigma handiak naturaz gaindiko izakien jardunaren bitartez azaltzen dutenak.

Erakusketan dagoen mitologia klasikoa ere oso emankorra izan da musikaren historian eta hamaika erreferentzia aipa ditzakegu. Musika Hamabostaldiaren lankidetzarekin, Mikel Chamizo konpositoreak bere aukeraketa propioa eskainiko digu, batzuk zuzenean, besteak grabaketak.

Saioak 21:00etan eta 22:45ean izango dira eta ordubeteko iraupena izango dute.

Jarraitu irakurtzen

San Telmo Museoak Josep M. Sert-en "Arrazaren aldarea"ren bozetoa eskuratu du

San Telmo Museoak Josep M. Sert-en

San Telmo Museoak enkante batean eskuratu du Arrazaren aldarea mihisearen prestaketa-bozetoa; mihise hori artista kataluniarrak 1930. urtearen inguruan museoaren elizarako egin zituenen artetik handiena da. Pieza, ikatz-ziriz marraztutako 138,4 x 331,5 cm-ko bozetoa, museoak dauzkan beste bost bozetoei gaineratzen zaie; bozeto horiek elizaren behe-koruan daude ikusgai, eta artista kataluniarraren exekuzio-teknika erakusten dute.

Jarraitu irakurtzen

Darío de Regoyosen "Udazkeko euria" San Telmon ikusgai

Aldundiak San Telmoko “Euskal Artearen 100 urte" aretoan zeukan Darío de Regoyosen Playa de las Arenas kuadroa kendu egin du eta bere ordez egile beraren Udazkeneko euria jarri du. Bi obra hauek Aldundiarenak dira eta aldaketa Aldundia eta San Telmoren arteko elkarlanaren beste adibide bat da.

Jarraitu irakurtzen