Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Erakusketak

"Ispiluan barrena" erakusketa irekita

Ispiluan barrena

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Ispiluan barrena – Fernando Vicenteren ilustrazioak erakusketa irekita egongo da urriak 23tik azaroak 30era FNAC-en.

Jarraitu irakurtzen

Isidoro Valcárcel Artista Liburuari Buruzko IV. Topaketetan egongo da asteburu honetan

Artista Liburuari Buruzko Topaketak aurten laugarren aldiz antolatuko dira, eta asteburu honetan San Telmo Museora iritsiko dira. Ohi bezala, artista liburuen ohiko erakusketa eta bi tailer (bat familientzako eta bestea gaztetxoentzako) programatu dira.

Jarraitu irakurtzen

"Munstro Maite" erakusketa irekita Kutxa Kultur Plazan

Munstro Maite

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Munstro Maite (Lucía Fermín) erakusketa irekita egongo da urriak 25etik azaroak 25era Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera – 4. solairua).

Jarraitu irakurtzen

Azken egunak "Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak" erakusketa ikusteko

Urriaren 28a izango da azken eguna Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak ikusteko. Museo Nacional del Pradok eta “la Caixa” Gizarte Ekintzak ekoiztua, mitologia klasikoaren eta horrek artearen historian izan dituen irudikapenen inguruko begirada zabala eskaintzen du erakusketak.

Jarraitu irakurtzen

2019an jaialdiak antolatzeko diru-laguntzak: epea zabalik azaroaren 19ra arte

Jaialdia Donostian

Donostian musika, antzerki, dantza, liburu, ikus-entzunezko eta ikusmen-arteen jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko deialdia egin du Donostia Kulturak. 2018ko urriaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (201. zkia.) argitaratu dira eta epea 2018ko azaroaren 19an amaituko da.

Jarraitu irakurtzen

"Mary Shelley: La muerte del monstruo" erakusketa irekita Carlos Santamaría Zentroan

Mary Shelley: La muerte del monstruo

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko La muerte del monstruo (Raquel Lagartos & Julio César Iglesias) erakusketa irekita egongo da urriak 17tik azaroak 15era Carlos Santamaría Zentroan (UPV/EHU – Gipuzkoako Campusa).

Jarraitu irakurtzen

XIV. Museoen Kongresua San Telmon, urriaren 19an

Urriaren 18an eta 19an Museoen XIV. Kongresua egongo da UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusian eta San Telmo Museoan, hurrenez hurren.

Jarraitu irakurtzen

Argazki-liburuen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du museoak urriaren 14an

Hilaren 14an Argazki-liburuen Nazioarteko Eguna ospatzen da 1843an Anna Atkinsek argitaratu zuen Photographs of British Algae: Cyanotype impressions liburuaren omenez, ezagutzen den lehen argazki-liburua. Egun horrekin bat egiteko, San Telmo Museoak liburutegia irekiko du ezohiko egun eta orduan.

Jarraitu irakurtzen

"Mazinger Z" erakusketa irekita Aiete Kultur Etxean

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Mazinger Z erakusketa irekita egongo da urriak 5etik azaroak 4ra Aiete Kultur Etxean.

Jarraitu irakurtzen

68ko Maiatzaren ingurukoa izango da Memoria Feministen bigarren edizioa, urriaren 9an eta 10ean

Urriaren 9an eta 10ean Memoria Feministen bigarren edizioa antolatu dute Jakiundek, San Telmo Museoak eta EHUko Donostiako liburutegiak "68ko Maiatza, 50 urte eta gero" izenburupean.

Jarraitu irakurtzen