Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia apirilaren 15etik 28ra.
Giza Eskubideen 17. Zinemaldiko Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen XV. ekitaldia erakusketa irekita egongo da apirilak 5etik 14ra Zinemaldiaren Informazio Bulegoan (Victoria Eugenia Antzokian).
Gaur Euskal artzaintza atzo eta gaur ikus-entzunezkoa aurkeztu du San Telmo Museoak, erakusketa iraunkorrean jarri duena. Fermin Leizaolak parte hartu du bideoan eta helburua bildumen ezagutzan sakontzea eta ezagutzera ematea da. Bideoa aurretik ere museoaren erakusketa iraunkorrean ikusgai dauden beste ikus-entzunezkoei gehituko zaie.
Giza Eskubideen 17. Zinemaldiko Mugarik Gabeko Medikuen Rohingya exodoa erakusketa irekita egongo da apirilak 3tik ekainak 30era Aiete Kultur Etxean.
Giza Eskubideen 17. Zinemaldiko Azkeneko gizakia Lurraren gainean (Joan Alvado) erakusketa irekita egongo da apirilak 2tik maiatzak 19ra FNAC Donostian.
Ostiral honetan, apirilak 5, San Telmo pil-pilean ibilbide gastronomikoa egiteko aukera izango da museoan. 18:30ean izango da, euskaraz eta sarrerak dagoeneko salgai daude museoan.
Giza Eskubideen 17. Zinemaldiaren Kongoko emakumeak – Itxaropen bidea erakusketa irekita egongo da martxoak 29tik maiatzak 4ra Okendo Kultur Etxean.
Soinujolearen semea (2018), Fernando Bernuések zuzendua, izango da datorren apirilaren 5ean Victoria Eugenia Antzokian hasiera emango dion filma Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldiari, Donostiako Giza Eskubideak arloak eta Donostia Kulturak antolatuta.
Grâce à Dieu (2019), François Ozonek zuzendua, izango da apirilaren 12an zinemaldiari amaiera emango dion filma, Annemarie Jacir zinegile palestinarrak Zinemaldiaren sari berezia jasoko duen gala batean.
Arzak bere saltsan erakusketa aurkeztu eta ireki dugu gaur. Erakusketa, museoko Laborategian dagoena, Luisa López Telleriak komisariatu du, eta doan bisitatu ahal izango da martxoaren 26tik ekainaren 16ra. Gainera, jarduera programazio zabal batek osatuko du.
Udaberriarekin batera, martxoaren 21ean, ateak zabalduko ditu Urgull mendian (zehazki, motako gazteluan) dagoen Historiaren Etxeak.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2019 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa